Sevillara, EDITera, joan ez diren ikasleak Forestal Park Akarlandara joan ginen pasadan ostiralean marxoak 4ean. Han zuhaitzez-zuhaitz ibili ginen eta tirolinetan genbiltzan. Eguraldia ez zen ondo portatu gurekin, euria, haizea, hotza, baina zer ondo egon ginen!!!!!!! Gero Loiuko frontoian sartu ginen, bazkaltzeko, jolasteko, ezagutzeko, elkarbizitzeko...

Eskerrik asko DBH 1. mailako tutorei.

Arrakasta, bai... Arrakasta bere antolaketa onagatik, zeremoniako gidariengatik, aurkeztutako bideo ugarien kalitateagatik, ekitealdian parte-hartze altuagatik eta, garrantzitsuena, emakumeen eta gizonen arteko Berdintasunaren defentsagatik, urte honetan UNESCO Etxeak antolatutako lehiaketaren ideia nagusia.

Aurreko ostiralean, martxoaren 4ean, arratsaldeko zazpi eta erdietatik geroztik zeremoniarako bertaratuok, hirurehun baino gehiago eta haien artean Ikasbide Ikastetxeko hogeita hamar, Bilboko Eitb-eko Multibox aretoko sarreran elkartzen ari ginen, politika, gizarte, kultura eta kirolaren pertsona famatu ugariek inguratutakoak.

Read more ...

Gaur, abenduak 23, gabonetako eukaristia ospatu dugu eta hauxe izan da hausnarketa nagusia:

"Denok egon gaitezen mundu bat eraiki dezagun". Gure mundua nolakoa den eta bertan parte hartzen dugunoi buruz hausnartzeko erabiltzen duguna.

Begira dezagun mundua, guk jarri ditugun mugekin sortu dugun mundua, ametsak, justizia, askatasuna, hau da; komunean duguna ikusteko, goikoak eta behekoak berdinak garela ikusteko.

Goikoak eta behekoak berdinak gara. Eskua elkarri emanda eta eraiki nahi dugun munduan denok beharrezkoak garela onartuz bakarrik, lortuko dugu nahi dugun gizarte plurala eta gizatiarra sortzea.

Martxoak 24, LHko 3. mailako ikasleak Gizakien eboluzioa, Izotz Aroa eta Dinosaurioei buruzko oso erakusketa polita ikustera joan ginen. Bideko hotza eta euria kenduta, asko disfrutatu genuen eta primeran portatu ginen. Benetan merezi izan zuen!

"Todos hemos de cooperar... aquí cada cual tiene su sitio, su deber, su responsabilidad..."

Pedro Poveda