DBH 2.: “EMAN MINUTU 1 BERDINTASUNAREN ALDE” lehiaketaren sari-banaketako ekitaldia arrakasta izan da denagatik eta denontzat
Arrakasta, bai... Arrakasta bere antolaketa onagatik, zeremoniako gidariengatik, aurkeztutako bideo ugarien kalitateagatik, ekitealdian parte-hartze altuagatik eta, garrantzitsuena, emakumeen eta gizonen arteko Berdintasunaren defentsagatik, urte honetan UNESCO Etxeak antolatutako lehiaketaren ideia nagusia.
Aurreko ostiralean, martxoaren 4ean, arratsaldeko zazpi eta erdietatik geroztik zeremoniarako bertaratuok, hirurehun baino gehiago eta haien artean Ikasbide Ikastetxeko hogeita hamar, Bilboko Eitb-eko Multibox aretoko sarreran elkartzen ari ginen, politika, gizarte, kultura eta kirolaren pertsona famatu ugariek inguratutakoak.
Ana Urrutia aurkezle ezagunak festari hasiera eman zion, beti bere profesionaltasuna eta Berdintasunaren defentsako inplikazioa erakutsiz. Bere aldera, Iñigo Iraultza Iru aktoreak eta Mud Candies musika country taldeak ekitaldia bere umore ona eta musika maila bikainarekin girotu zuten.
Lehen, oso onak izan arren, kategoria bakoitzeko hiru onenetatik kanpo geratu ziren bideo finalistak ikusi ziren. Gure neskek eta mutilek ekitaldiari jarraitzen zioten arreta handiz, baita nerbio batzuez ere, baina Sí a la Igualdad Ikasbideko bideo finalista ez zegoen haien artean, final handira pasatzen zela esan nahi zuena.
Ondoren, sariak banatzen hasi ziren. Pikara Aipamena Saria Angélica María Távara-ren Insumisas film labur perutarrari eman zitzaion bere izaera urratzaileagatik. Unesco Etxea Saria, bideo finalista guztiek parte hartzen zuten saria, Gasteizeko Carmelitas Sagrado Corazón Ikastetxeko DBHko ikasleentzat izan zen Por igual lanagatik. Ekin eta egin kategorian, Ikasbideko ikasleen Si a la Igualdad ere bideo finalista zen saria, Hustu motxilak bideo donostiarra izan zen irabazle mereziduna. Azkenik, Eman Minutu 1 Sari Handia Julieta Segües-en Desde el cariño lanarentzat izan zen. Honetan Espainako zineman ezagututako aktoreek emakume eta gizonen rol tradizionalak aldatzen dituzte.
Lehiaketako finalisten argazki batez amaitu zen zeremonia, gure ikasleek hasieratik amaiera arte gozatu zutena. Horrela, guztiontzat eta landu, ikasi, eta bizi dugun denagatik, zalantzarik gabe, benetako arrakasta izan den esperientziari ere amaiera ematen zaio.
Bideo irabazleak ikus ditzakezue eta "EMAN MINUTU 1 BERDINTASUNAREN ALDE" lehiaketaren sari-banaketako ekitaldiari buruz informazio gehiago ezagu dezakezue hurrego loturetan:
https://www.youtube.com/playlist?list=PLVpRlgPG0eJmBuuP5dfMBHcclpDSKJ8Mz
http://www.deia.com/2016/03/05/bizkaia/ecos-de-sociedad/sesenta-segundos-para-contar-un-cambalache