Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak, Nontzeberri.com kultura atariarekin elkarlanean, GALDEKETAUN lehiaketa abiatu du. Ekimenaren helburua euskara, gazteak eta teknologi berrien uztarketa sustatzea da, euskararen erabilera gazteen artean areagotzeko asmoz.

Ikasbideko dbhko ikasleen artean GALDEKETAUN lehiaketan parte hartu duten hiru ikasle sarituak suertatu dira. Sari-banaketa , otsailaren 4an Bilboko Udaletxeko Arabiar Aretoan ospatuko da. ZORIONAK Haizea Tian Grisaleña , Ana de Lázaro eta Iker Sánchez.

Jarraitu euskaraz jolasten eta ikasten!

Urtarrilaren 25ean eta otsailaren 1ean DBHko lehenengo mailan dauden ikasleak Sollanoko araztegia bisitatu dugu. Han, gure etxera heltzen den ura, nola arazten den eta bere garbiketak ikusi ditugu.

Urtarrilaren 21ean DBHko Fisika eta Kimika ikasgaiko ikasleek UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateak antolatutako "Kimika Bizirik" proiektuan parte hartu dute.

Proiektuaren helburua ikasleek zientziarekiko eta, bereiziki, kimikarekiko interesa sustatzea da.

Ikasleek zenbait esperimentu egin dituzte, eta fakultateko irakasleek egindako beste saiakuntzak ikusi dituzte.

Gaur, abenduak 23, gabonetako eukaristia ospatu dugu eta hauxe izan da hausnarketa nagusia:

"Denok egon gaitezen mundu bat eraiki dezagun". Gure mundua nolakoa den eta bertan parte hartzen dugunoi buruz hausnartzeko erabiltzen duguna.

Begira dezagun mundua, guk jarri ditugun mugekin sortu dugun mundua, ametsak, justizia, askatasuna, hau da; komunean duguna ikusteko, goikoak eta behekoak berdinak garela ikusteko.

Goikoak eta behekoak berdinak gara. Eskua elkarri emanda eta eraiki nahi dugun munduan denok beharrezkoak garela onartuz bakarrik, lortuko dugu nahi dugun gizarte plurala eta gizatiarra sortzea.

"Todos hemos de cooperar... aquí cada cual tiene su sitio, su deber, su responsabilidad..."

Pedro Poveda