Atzo, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu genuen Ikasbide Ikastetxean.

DBH 1. mailako ikasleek Museo Etnografikoa bisitatu zuten eta Artxandan bukatu zuten eguneko ibilbidea.

DBH 2. mailako ikasleak Bermeora joan ziren egun pasa eta bikain igaro zuten. Arrantzaleen museoa bisitatzeaz gain, herria hobeto ezagutzeko "ginkana" bat burutu zuten ikasleek. Hurrengo argazkian "ginkana"-ren irabazleak! Zorionak!

3. mailako ikasleak Euskadiko hiriburura heldu ziren eta Santa Mariako Katedrala ikusteko aukera izan zuten. Floridako parkean dagoen jaiotzetik buelta bat eman ostean, Alde Zaharreko kaleetatik galtzeko aukera izan zuten.

Azkenik, Bigarren Hezkuntzako ikasle nagusienek Artziniegan igaro zuten eguna. Herriko Alde Zaharra bisitatu ostean, Museo Etnografikoa ikusi zuten.

Euskararen egunaren ospakizunarekin lotuta DBHko ikasleek kartelak prestatu zituzten EUSKARAK 365 EGUN dituela gogoratzeko. Animo eta EUSKARAZ BIZI!

KURTA Proiektuarekin kolaboratzen jarraitzera animatu nahi zaitugu. Gogoratu iazko Solidaritate Asteko proiektu bera dela. KURTA Proiektuak daukan Web orri honen bidez (www.ropasolidariakurta.com) haien lana hobeto ezagutu dezakezue, baita emakumeak egindako arropa ere eros dezakezue. Laster batean on-line denda martxan jarriko dute.

Duela egun batzuk, Haur Hezkuntzako 2. mailako ikasleok Kasilda parkean egon gara udazkeneko aldaketak miatzeko, hostoak hartzeko eta egun zoragarria batez gozatzeko.

Pasa den ekainak 4ean, 2. zikloko Haur Hezkuntzako umeok Artziniegara joan ginen, ikasturtea amaitzear dagoela ospatzera. Beste urteetan bezala, Arteko Gure Amaren Santutegiaren aurrean dauden landetara gure lagun guztiekin abiatu ginen, egun ederra eta zoragarria pasatzeko asmoz. Goizez, 5 urtekoak Museo Etnografikora hurbildu ziren, bisita egitera.

"Todos hemos de cooperar... aquí cada cual tiene su sitio, su deber, su responsabilidad..."

Pedro Poveda