Abenduaren 22an lehenengo eta bigarren mailako ikasleak, Alde Zaharrera joan ginen Santiago Katedraleko jaiotzak ikustera.
Eguraldia primerakoa izan zen, eta Mallonako eskaileretan hamaiketakoa hartu eta gero Indautxuko plazan egon ginen jolasten.
Abenduaren 22an lehenengo eta bigarren mailako ikasleak, Alde Zaharrera joan ginen Santiago Katedraleko jaiotzak ikustera.
Eguraldia primerakoa izan zen, eta Mallonako eskaileretan hamaiketakoa hartu eta gero Indautxuko plazan egon ginen jolasten.
Abenduak 10an, gabon festak gertu zeudela kontuan izanik, Lehen Hezkuntzako 2. maila Olentzeroren etxera joan ginen egun pasa. Bertan Olentzeroarekin eta berarekin lan egiten duten beste pertsonaia mitologikoekin egoteko aukera izan genuen, baita haiekin jolasteko aukera ere, hala nola, Mari Domingi, Basajaun , lamiak, sorginak, iratxo edota Galtzagorriekin.
Bidaian zehar hainbat ekintza ezberdin izan genituen. Alde batetik, euskal mitologian agertzen diren pertsonaia nagusien deskribapena eman ziguten. Gero Olentzeroren etxea barrutik eta kanpotik aztertzeko aukera izan genuen, orain dela 500 urte baserriak zer estruktura zuten ezagutuz. Kalean laberinto eta kolunpio ezberdinetan jolasteko aukera izan genuen. Eta amaitzeko, ortura eta simulazio gelara joan ginen.
Bidaia amaitu ondoren, etxetik ekarritako janari goxoa jan eta inguruan dauden karpetan jolastu ondoren, etxerako bidea hartu dugu.
Abenduaren 14 eta 15ean 3. DBHko ikasleok Durangoaldea bisita egin dugu lehenengo sektorea zuzenean ezagutzeko asmoz. Lehenik, Zornotzako Uxarte sagardotegia bisitatu dugu. Gero, Izurtzako Etxebarri baserrian, ardiak, oiloak, txerriak eta behiak ikusi ditugu, baita bertan egiten diren ogia eta gazta dastatzeko aukera izan dugu ere. Bazkaldu ostean, Arrazolako paraje zoragarrian dagoen oilasko korta batean egon gara.
Eusko label zigilua duten produktuak ezagutzeko aukera euki dugu, Kalitatea Fundazioari esker. PRIMERAN PASATU DUGU.
Azararoaren 10ean Ikasbideko 1. DBHkoek Enkarterrietako Museora Joan ziren.
Ikasle guztiak lau irakasleen laguntza izan zuten. IKUSI eta IKASI zuten gauza asko eta geure arbasoen ezaugarriak lantzen aritu ziren. Tailer eta ekintza asko egon ziren, baina aipagarrienak : sua egitea bi harriekin eta kobazuloak margotzeak izan ziren.
Egun zoragarria pasatu gendun, eta datorren urtean bueltatzeko gelditu ginen Erdi Aroa lantzeko. Datorren urterarte!!!
Hemen dituzue Euskararen Eguneko argazki batzuk
Primeran egon zen!
Familia agurgarriak:
Urtero bezala, Bizkaiko Elikagaien Bankua martxan dago. 4. DBHko ikasleok parte hartzera animatu nahi zaituztegu. Elikagai-bilketa gure inguruan dauden behartsuentzat zuzenduta dago. Zuen laguntzari esker aurten ere, ezinezkoa zirudien helburua lortuko dugu. Kanpaina abenduaren 11 eta 18 bitartean izango da.
Gomendutako elikagaiak: arroza, pasta, azukrea, gailetak, esnea, olioa eta kontserbak.
Mila esker zuen elkartasunagatik.
Page 4 of 6
"Todos hemos de cooperar... aquí cada cual tiene su sitio, su deber, su responsabilidad..."