Atzo, maiatzak 14, 6. mailako ikasleok gure "Juliet & Romeo" lana antzeztu genuen San Frantzizko auzoan. Bertara familiak, lagunak eta eskolen arteko XX. Antzerki Lehiaketako epaileak etorri ziren.
Goiz oso pasatu genuen lan egiten eta dena prestatzen oso urduri baina lasai genunden ere lan asko egin genuelako.
15:30-tan ateak ireki genituen publikoa sartzeko eta 15 minutu beranduago antzelana hasi zen. Bitartean eskuz egindako libreto batzuk banatu genituen eta "akomodadore" moduan egon ginen ere.
Dena primeran atera zen eta oso pozik joan ginen guztiok: familiak, ikasleak eta irakasleak.
Oso harro gauda egin dugunarekin eta laster Lehen Hezkuntzako ikasleei antzeztuko diegu.