Arrakasta, bai... Arrakasta bere antolaketa onagatik, zeremoniako gidariengatik, aurkeztutako bideo ugarien kalitateagatik, ekitealdian parte-hartze altuagatik eta, garrantzitsuena, emakumeen eta gizonen arteko Berdintasunaren defentsagatik, urte honetan UNESCO Etxeak antolatutako lehiaketaren ideia nagusia.

Aurreko ostiralean, martxoaren 4ean, arratsaldeko zazpi eta erdietatik geroztik zeremoniarako bertaratuok, hirurehun baino gehiago eta haien artean Ikasbide Ikastetxeko hogeita hamar, Bilboko Eitb-eko Multibox aretoko sarreran elkartzen ari ginen, politika, gizarte, kultura eta kirolaren pertsona famatu ugariek inguratutakoak.

Read more ...

Berriro UNESCO Etxea-ko Proiektuetako Arduradunak, Txabi Anuzitak gonbidatuta eta Itziar Muñoz bere irakasleak lagunduta, gaur martxoak 4 ostirala goizeko 11:30tan Maite Fernández, Ane Roquer eta Irati Sánchez-ek Onda Vasca-n Aintzane Juaristi eta Bego Beristain-en "Euskadi hoy" programan zuzenean parte hartu dute.

Atzoko esperientzia onaren ondoren, gure ikasleek gaur entzuleei bere bideoetan zehar transmititu nahi izan dutena eta UNESCO Etxeak antolatutako "Eman Minutu 1 Berdintasun alde" lehiaketan parte izatea haientzat suposatzen ari zaiena azaldu diete.

Baina egun borobil hau ez da amaitu bertan, arratsaldeko 20:00tatik aurrera lagun eta familia askorekin Bilboko Eitb-eko Multibox aretora "Eman Minutu 1 Berdintasunaren alde" lehiaketaren sari-banaketako ekitaldiaz gozatzera joango dira eta.

Hemen duzue entzungai irratiko saioa: http://www.ondavasca.com/#/audios/dame-un-minuto-de-igualdad-160304

 

UNESCO Etxea-ko Proiektuetako Arduradunak, Txabi Anuzitak gonbidatuta eta Itziar Muñoz bere irakasleak lagunduta, gaur martxoak 3 ostegunena eguerdiko 12:00tan Paúl Arrue, Maite Fernández eta Ane Roquer-rek Herri Irratian Ramón Bustamanteren "Aquí te quiero" programan zuzenean hartuko dute parte.

Han kontatuko digute nola bizi izan duten esperientzia horren interesgarri hau bideo batzuen bitartez Genero-Berdintasuna babezteko ideia proposatu zenez gero, behin eginda, UNESCO Etxearen "Eman Minutu 1 Berdintasunaren Alde" lehiaketan aurkeztu arte.

Joan den ostiralean, otsailaren 26an, epaimahaia bilduta, "Eman Minutu 1 Berdintasunaren alde " ikus-entzunezko lanen lehiaketaren 6. edizio honetako bideo finalistak jakinerazi dizkigute eta haien artean "Sí a la Igualdad" bideoa dago, Ikasbide Ikastetxearen 2. DBHeko ikasleek Patricia Arango, Paúl Arrue, Nerea Larrea, Eneritz Rodríguez eta Irati Sánchez-ek egindakoa.

Sari-banaketako ekitaldia Bilboko Eitb-eko Multibox aretoan gertatuko da ostiral honetan, martxoaren 4an, arratsaldeko 20:00etan. Ana Urrutia aurkezlea izango da, 'Mud Candies´ musika country taldeak girotuko du ekitaldia eta hamasei bideo finalista ikusi ahal izango ditugu.

ZORIONAK Patricia, Paúl, Nerea, Eneritz e Irati! Finalista izatea bada sari handia!!!

 

EITB-eko webgunean (www.eitb.eus) 20:00tatik aurrera jarraitu daiteke saribanaketa zuzenean.

http://www.eitb.eus/eu/hedapena/

 

 

DBH 2. Ikasbidek UNESCO Etxeak antolaturiko "Eman Minutu 1 Berdintasunaren alde" ikus-entzunezko lanen 6. lehiaketan parte hartzen du.

UNESCO Etxea – Euskal Herriko UNESCO Zentroa nazioarteko borondatea duen euskal GKE bat da, eta joan den 24 urteotan Bakearen Kulturaren eta Giza Garapen Iraunkorraren alde ari da lanean, eskubideak eta erantzukizunak, biak, aintzat hartuko dituen kulturaren alde; pertsonak, gizarte‐erakundeak, hizkuntza‐ eta kultura‐ komunitateak eta herriak aintzat harturik, hiritargo globa demokratikoa eraikitzeko lan egingo duen mundu baten alde.

Read more ...

Otsail honetan, Herritartasuna ikasgaiaren barruan, 2. DBHko ikasleek Genero-Berdintasunari buruzko tailer batzuetan parte hartu dute. InteRed Donostiako, Garapenerako Hezkuntza Teknikariak, Nora Silva Leis-ek eman ditu.

Tailerretan ikasleek genero-estereoptipoei buruz hausnartu eta gure gizartean eta gu berengan genero-roletako paperaren kontzientzia hartu ahal izan dute era dinamiko eta elkarreragilean.

"Todos hemos de cooperar... aquí cada cual tiene su sitio, su deber, su responsabilidad..."

Pedro Poveda