Familia agurgarriak:


Udako oporrak amaitu dira eta 2019-2020ko ikasturtean ongi etorria eman nahi dizuet
Ikasbideko Hezkuntza Komunitateko guztioi.
Aurten gaurko eman nahi diogu garrantzia. Horretarako IT sare ikastetxe guztiotan BIZI
EZAZU+ leloa izango dugu. Ikasturte honetan “burua eta bihotza oraingoan” Pedro Povedaren
mezua geurea egingo dugu pozik bizitzen ikasteko eta besteen bizitza zoriontsua izaten
laguntzeko.
Hausnarketa hauek egiteko batzuetan aldakorra eta beste batzuetan den gure gizartea izan
dugu kontuan; aukera asko ematen dituen gure mundua eta, aldi berean, oztopoz beterik
dagoena eta arinegia dena.
Hezkuntza, partekatu behar dugun lana da. Hau da nire desioa: Ikasbideko guztiok izan
dezagun gogoa erronkaz beteriko ikasturtea hasteko eta gure Hezkuntza lana "oraingoari”
begira egiteko.


Ikasbideko guztiok ikasturte zoriontsua opa dizuegu.


Agur bero bat


Begoña Suárez

Azaroaren 22an -asteazkena-, gurasoentzako elikadura-tailerra egin genuen ikastetxean, Scolarest-en eskutik. Martin Goldman Eurest Euskadiko hezkuntzako sukaldariburu exekutiboa arduratu zen “Showcooking” hori emateaz. Txolarte atsegina igarotzeaz gain, lau plater desberdin prestatzen ikasi genuen, gure ohiko bizimoduan joko emango digutenak.
Tailer hori  ikastetxeko jantokian egin zen: arratsaldeko bostetan hasi zen, sukaldariaren sarreratxo baten eskutik eta, ondoren, lau errezeta gozo-gozo hauei ekin genien:
 
-Barazki hartzituen Kimchi-a erremolatxarekin.
-Txitxirio erneen hanburgesa.
 Amuarrain errea sesamo-olio, limoi krematsu, mihilu eta ziazerbekin.
-Ahabia eta arbendol gordineko barrak txokolatearekin.
 Bukatzeko, gutxienez Michelín izar bat lortzeko gai diren plater horiek dastatu genituen.

Joan den ostiralean, apirilaren 8an, Clara Coterón, Maite Fernández, Ane Roquer eta Alba Ruiz, DBHko 2. mailako ikasleak, Deustuko Unibertsitatera joan ziren, Bizkaiko beste 200 ikaslerekin batera, Narrazio Laburren Coca-Cola lehiaketan parte hartzera.

On Wednesday 13th April, all secondary school enjoyed the play Mary Frankenstein at El Carmen. A great opportunity to have fun and practise our English!

Asteazkenean, 13an, DBHko ikasleak eta irakasleak, El Carmen aretora joan ginen Mary Frankenstein antzerkia ikustera. Aukera ona izan zen ondo pasatzeko eta gure ingelesa hobetzeko!

No time for anything... So, only one message for everybody:

Ahora que nos estábamos empezando a creer aquello de NO NEWS GOOD NEWS, resulta que no es del todo cierto. Nosotros somos más de LAS COSAS DE PALACIO VAN DESPACIO, HOBE BELU SEKULA BAINO edo GARAIPENA, NEKE ASKOREN ONDORENA...

Kontua da astelehenean jakin dugula gure aurtengo kartoizko olentzerok accésit berezia jaso duela. Zorionak parte hartu duzuen guztioi. Irakurri nahi izatekotan, hemen daukazue Interbiak web orrian plazaratutakoaren linka:

http://interbiak.bizkaia.eus/eu_actualidadDetalle.asp?idNoticia=42

Sevillara, EDITera, joan ez diren ikasleak Forestal Park Akarlandara joan ginen pasadan ostiralean marxoak 4ean. Han zuhaitzez-zuhaitz ibili ginen eta tirolinetan genbiltzan. Eguraldia ez zen ondo portatu gurekin, euria, haizea, hotza, baina zer ondo egon ginen!!!!!!! Gero Loiuko frontoian sartu ginen, bazkaltzeko, jolasteko, ezagutzeko, elkarbizitzeko...

Eskerrik asko DBH 1. mailako tutorei.

"Todos hemos de cooperar... aquí cada cual tiene su sitio, su deber, su responsabilidad..."

Pedro Poveda