Nola Sartu Educamos Plataformara
Zure erabiltzaile-izena edota pasahitza gogoratzen ez badituzu, jarri harremanetan Idazkaritzarekin Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikoan horiek eskatzeko.
Ikastetxeari jakinarazi diozun helbidean erabiltzaile-izena eta pasahitza jaso ondoren, SARTU ORDENAGAILU BATETIK horiek aldatzeko.
Sartu ikastetxearen www.ikasbide.org web-orrian; goialdeko eskuinaldean Educamos logotipoa ikusiko duzu: egin klik gainean eta idatzi jaso dituzun erabiltzaile-izena eta pasahitza.
Hurrengo pantailan beste pasahitz bat idatzi BEHARKO DUZU. Pasahitz horrek 8 karaktere izango ditu gutxienez (letra larriak, letra xeheak eta zenbakiak).
Era berean, Segurtasun Galdera bat eta horren erantzuna adierazi beharko dituzu. Ondoren, egin klik “Pribatutasun-baldintzak onartzen ditut” gainean.
Kontuan hartu beharreko bi gauza:
- Ez utzi INOIZpasahitzak Interneten gordeta.
- Irtetean, ITXI BETI SAIOA (goialdeko barran, izenaren ezkerretara, fitxa bat zabaltzen da).
Halaber, jakinarazten dizugu Educamos-en posta-kontuaren bitartez informazio orokorrak, bertsioen eguneratzeak, Hezkuntza argitalpenak eta antzekoak bidaltzen ditugula. Hori dela eta, kontu hori “Nire mezuak/Nire posta” ataletik (pantailaren ezkerraldean) ireki behar da.
“OHARRAK” atalean Educamos plataformaren app-ari buruzko familientzako gidaliburutxoa duzue eskuragarri.