Misioa, Ikuspena eta Baloreak
Misioa
Ikasbide Ikastetxea zeinaren erakunde titularra INSTITUZIO TERESIARRA den, Indautxuko auzoan dago. Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza irakasten dira ikastetxean.
Bereizgarri hauek ditu ikastetxeak:
- Kristau-sustraia eta inspirazioa du, eta berarentzat fedea bizitzan adierazten den gauza bat da.
- Povedaren Pedagogiaren printzipioak ditu euskarri eta horiek bizi egiten saiatzen da.
- Berarentzat hezkuntza-jarduera gizatiartzeko zeregina da, eta ikasleen garapen pertsonala gainerakoekiko elkarreraginean ahalik eta gehien sustatzen du.
- Ingurunera eta bertako errealitate kulturaniztun eta eleaniztunera irekita dago, eta gizarte bidezkoagoa eraikitzen konprometituta dago.
- Guztion proiektua eraikitzen eskola-elkarte guztiak parte har dezala sustatzen du.
- Gizartean eta hezkuntzan gertatzen diren aldaketak kontuan hartzen dituen hezkuntza-erantzun berritzailea du.
- Berarentzat aniztasuna aberastasuna da eta bere burua eskola barne-hartzailetzat hartzen du.
Ikuspena
Hauxe lortzeko lan egiten dugu:
- Ikasleen giza heziketa osoa, bizitzari buruzko kristau-ikuspegiaren araberakoa, ikasleengan jarrera kritikoa eta konprometitua sustatuz.
- Eskola-elkarteko kide guztien parte-hartze eta esku-hartze erantzukidea.
- Ingurunean txertatzea eta mundu kulturaniztun eta eleaniztasunera irekitzea.
- Gure gizarteko eskakizunei erantzun berritzailea emateagatik ezagut gaitzatela.
Horiek guztiek, irakasleak prestatu eta eguneratzeko etengabeko kezkaz.
Baloreak
Hauek dira gure ikastetxearen lan-sistemaren oinarri diren baloreak:
Gizatiartzeko zeregina
- Tratu pertsonalizatua, adeitsua eta errespetuzkoa ematen dugu.
- Gure ikasle guztiek izan ditzaketen gaitasunetan jarri dugu konfiantza.
- Erabakiak libreki hartzeko eta beregain eta modu arduratsuan jokatzeko gaitasuna sustatzen dugu.
- Parte-hartzea, ekimena, sormena, lankidetza edota konpromisoa sustatzen ditugu, besteak beste...
Lañotasuna eta lankidetza
- Harreman adeitsuak eta lankidetza-ikaskuntza sustatzen ditugu.
- Taldean lan egiten dugu eta elkarri aberasteko hezkuntza-jardunbidea partekatzen dugu.
Jarrera kritikoa eta proposatzailea sustatzea
- Balore kristauetan heztea proposatzen dugu esplizituki.
- Balore kristauen araberako esperientziak proposatzen ditugu.
- Pentsarazten dugu, berotzen dugu, kezkak sortzen ditugu…
Etengabeko prestakuntzarekiko kezka
- Geure jardunbideaz gogoeta egiten dugu.
- Jardunbidea berrikuntzarako tokia egiten dugu.
Irakatsi denarekiko koherentzia
- Badakigu hitzek baino testigantzek konbentzitzen dutela.