Osasun-artapena
Ikastetxeak ikasle guztiei ematen dien Zerbitzua, eskola-esparruan eta eskolaz kanpoko jardueretan gertatzen diren ezbehar guztiak barne daudela.
Zerbitzuko arduraduna: Isabel Zunzunegui (Administratzailea)
Ezaugarriak
Aseguru-etxea
Mutua General de Seguros
Aseguraturiko Berme eta Kapitalak
- Istripuagatiko heriotza: 1.502,00 €
- Istripuagatiko erabateko baliaezintasun iraunkorra: 18.000,00 €
- Istripuagatiko baliaezintasun iraunkor partziala: 18.000,00 €
- Baliaezintasun Handia: 18.030,00 €
- Osasun-Artapena
Gertaera
- Eskola-ordutegi bitartean.
- Eskolaz kanpoko jarduerak.
- Bainuetara joate kolektiboa, eskola-bisitak, pasierak, antzerki-saioak, zine-saioak eta beste batzuk.
- Ikastetxeen arteko kirol-lehiaketak.
- Ikasleen etxeetatik Ikastetxerako eta alderantzizko ibilbideak; eskolara edo eskola-ekitaldietara joateko, oinez zein beste garraio mota arrunta erabilita, ibilbideak ohikoak izatea eta ikasleak Ikastetxearen eta bere etxearen artean zuzenenak jarraitzea ezinbestekoa izanda.
Osasun-artapen Mugatua
- Eskola-aseguruan espezializaturiko Premiazko Osasun-Zerbitzua.
- Klinikak, Ospitaleak, Odontologia, Oftalmologia, Pediatria, Traumatologia, Errehabilitazioa, froga medikoak, eta abar. Itunpeko osasun-zerbitzuak ikuskatuta eta inoiz ez zentro publikoetan.
Odontologia
Sendaketak, erauzketak edota berreraikuntzak 601 € arte.
Premiazko eta espezializaturiko artapena: IKASLARIN, S.L.
Tel.: 94 443 77 82
Istripu bat edukiz gero, Ikastetxeak premiazko osasun-zerbitzua dauka. Ikastetxeetan espezializaturiko sendagile bat Ikastetxera etortzen da denbora gutxian diagnostiko bat emateko. Sendagilearen ardurapean eta beharrezko neurri guztiak beteta, ikaslea Klinika, Ospitale edo espezialista egokiarenera eramaten da; sendagile espezialistak garaiz informatzen du familia diagnostikoari tratamenduari eta aholkuei buruz. Familia zuzenean jarri ahal izango da harremanetan osasun-zerbitzuarekin.
Kaudimena, Aseguratuari babesa eta frogaturiko eskarmentua
Garaizko ordainketa sendagile, klinika, ospitale eta familiari.
Ezbeharren Artapena
Berezko administrazio-zerbitzuak emandako banakako arreta.