Lehen Hezkuntza

2020 - 2021 IKASTURTEKO HEZKUNTZA-PROPOSAMENAK

"BAKOITZAK EMAN DEZALA EMAN DEZAKEEN GUZTIA" (S. Pedro Poveda)

JARDUTEKO ILDOA:

Ikasle bakoitzarengan bere talentu eta baliabideen ezaguera sustatzea eta horiek besteekin partekatzea.

Bidelagunak izatea, Jesus bezala, gure errealitatean arreta berezia jarriz. Errealitate aldakor batean, gure malgutasuna behar duena.

Ikasleak

Irakasleak

Familiak

Norberaren eta besteen higienea eta osasuna zaintzeko beharrezkoak diren ekintzei buruz hausnartzea eta motibatzea, hori elkartasun eta erantzukizun ekintza gisa ulertuta.

Komunikazio-uneak baliatzea hitz egiteko eta entzuteko txanda lantzeko, eskola-ingurunean sortzen diren gatazkak konpontzen ikasiz.

Emozioak eta sentimenduak ezagutzeko eta bereizteko jarduerak egitea. Horrela, ikasle bakoitzaren gaitasunen aurkikuntza sustatu nahi dugu, kontzienteago bizitzen ikas dezaten.

Entzute aktiboa, arreta eta hausnarketa sustatzea, komunikaziomodu desberdinen bidez: musika, ipuinak, liburuak, albisteak eta abar.

Ikasleak motibatzea higiene pertsonalaren eta osasunaren zaintzaren garrantzian. 

Ikastetxeko gune guztietan euskararen erabilera bultzatzea.

Ikasturte honetarako proposatzen diren jarduerak eta proiektuak antolatzen laguntzea.

Pandemiaren ondoriozko errealitate akademiko eta sozial berri honetan ulerkorrak izatea eta ikastetxearekin lankidetzan aritzea. 

Seme-alabek egiten dituzten proiektuekiko eta jarduerekiko interesa izatea, lankidetza eta motibazio-uneak bilatuz

 

20 - 21 IKASTURTEKO IRAKASLERIA

 

IRAKASLEAK

 

1.a. A

1.a B

2.a A

2.a B

Tutoretza

Saioa Aretxabaleta

Irune Garaizabal

Jone Izaguirre

Sonia Mayayo

Matematika

Lana txokoetan tutorearekin

Lana txokoetan tutorearekin

Lana txokoetan tutorearekin

Lana txokoetan tutorearekin

Natur Zientziak

Inguruaren ezaguera

Gizarte Zientziak

Gaztelania

Euskara

Plastika

Tutorea

Tutorea

Tutorea

Tutorea

Erlijioa

Tutorea

Tutorea

Tutorea

Tutorea

Ingelesa

Javier E.

Javier E.

Maite M.

Maite M.

Gorputz Heziketa

Aitor A.

Aitor A.

Aritza B.

Aritza B

 

Javier E.

Javier E.

Javier E.

Javier E.

Irakurketa

Tutorea

Tutorea

Tutorea

Tutorea

 

 

IRAKASLEAK

 

3.a A

3.a B

4.a A

4.a B

Tutoretza

Amaia Aldama

 Elena Aguinaco

Arrate Pérez

Leire

Urionabarrenetxea

Matematika

Tutorea

Tutorea

Tutorea

Tutorea

Natur Zientziak

Tutorea

Tutorea

Tutorea

Tutorea

Gizarte Zientziak

Tutorea

Tutorea

Tutorea

Tutorea


Gaztelania

Tutorea

Tutorea

Tutorea

Tutorea

Euskara

Tutorea

Tutorea

Tutorea

Jone G.

Plastika

Tutorea

Tutorea

Tutorea

Tutorea

Ingelesa

Jone G.

Jone G.

Javier E.

Javier E.

Gorputz Heziketa

Aitor A.

Aitor A.

Aitor A.

Aitor A.

Musika

Leire U.

Leire U.

Javier E.

Javier E.

Erlijioa

Tutorea

Tutorea

Leire U.

Elena A.

Bikoteka irakurtzen

Tutorea

Amaia A

Jone G.

Jone G.

 

 

IRAKASLEAK

 

5.a A

5.a B

6.a A

6.a B

Tutoretza

Alfonso Setiey

Arkaitz Galindez

Alfonso Setiey

Iciar Iriarte

Ioana Santisteban

Matematika

Arkaitz G

Tutorea

Iciar I.

Iciar I.

Natur Zientziak

Tutorea

Tutorea

Alfonso S.

Tutorea

Gizarte Zientziak

Tutorea

Tutorea

Alfonso S.

Tutorea

Gaztelania

Tutorea

Tutorea

Iciar I.

Tutorea

Euskara

Tutorea

Tutorea

Alfonso S.

Tutorea

Plastika

Tutorea

Tutorea

Alfonso S.

Tutorea

Ingelesa

Maite M.

Maite M.

Maite M.

Maite M.

Gorputz Heziketa

Aritza B.

Aritza B.

Ioana S.

Tutorea

Musika

Arrate P.

Arrate P.

Arrate P.

Arrate P.

Erlijioa

Tutorea

Iciar I.

Iciar I.

Iciar I.

Gaitasun Digitala

Tutorea

Tutorea

Alfonso S.

Tutorea

 

Pedagogia Terpeutikoa

Aitziber Artal, Ainara Lora Beltrán

Hezkuntza  laguntzako espezialistak

Dorleta Oribe, Nerea Bilbao

Etapa zuzendaria

Aitziber Artal

 

ORDUTEGIA

Goizetan:

  • Astelehenetik ostiralera: 9:00tatik 13:00era

 

Arratsaldetan:

  • Astelehenero, Asteartero, Ostegunero eta Ostiralero: 15:00etatik 17:00etara

 

Arratsaldetan ez da klaserik egongo:

  • Asteazkenero
  • Pedro Poveda egunearen ospakizuna (Maiatzak 7). Egun honetan ez da jantoki zerbitzurik egongo
  • Gabon (Abenduak 22), Aste Santu (Martxoak 26) eta Udako (Ekainak 18) oporretako bezperak egunetan. Egun hauetan ez da jantoki zerbitzurik egongo

 

FAMILIEKIN ELKARRIZKETAK

Hau da ikasturteko bisiten egutegia:

  • Urriak 21
  • Urriak 27
  • Azaroak 11
  • Azaroak 17
  • Abenduak 15
  • Abenduak 16
  • Urtarrilak 20
  • Otsailak 23
  • Martxoak 17
  • Apirilak 20
  • Maiatzak 12
  • Ekainak 8
  • Ekainak 15

Hurrengo ordutegian:

Asteartero: 17:10etatik 19:00etara

Asteazkenero: 15:10etatik 17:00etara

Bietan aurretik ordua eskatuta

 

EBALUAZIOAK

Ebaluazio-txostena egun hauetan argitaratuko da:

 

  • Abenduak 22
  • Martxoak 26
  • Ekainak 18

 

Ebaluazio bakoitzeko informazioa Educamos plataformaren bidez helaraziko zaie guraso edo tutoreei.

 

BIZIKIDETZA ETA FUNTZIONAMENDUA

 

Ikasturtea behar bezala joan dadin eta lanean giro atsegina eta arduratsua izan dezagun, arau hauek ezarri ditugu, ikasle guztiek bete beharrekoak:

 

  • Ikastetxeko ideiak errespetatzea.
  • Eskolara bertaratzea eta ikasturterako antolatutako jarduera eta irteeretan parte hartzea.
  • Heziketa fisikoa egiteko eta ikastetxeko irteeretan, ezinbestekoa da ikastetxeko txandala
    janztea.
  • Jarritako ordutegiak errespetatzea. Ikaslea behin eta berriz berandu heltzen bada edo ez bada eskolara joaten, familiari idatzizko jakinarazpena bidaliko zaio eta Ikastetxeak egoki iruditzen zaizkion neurriak hartuko ditu.
  • Ikastetxeko materiala, altzariak eta instalazioak errespetatzea eta behar bezala erabiltzea. Gaizki erabiliz gero, eragindako kalteak ordaindu egingo dira.
  • Ikasgelan proposatutako lanetan modu aktiboan parte hartzea eta laguntzea.
  • Norberaren objektuak (liburuak eta arropa) behar bezala identifikatzea.
  • Informazio mediku garrantzitsua duten ikasleen familiak tutoreari jakinaraziko
  • Ezin da fruitu lehorrik eskolara ekarri.
  • Ez zaizkie ikasleei botikarik emango, salbuespenak izan ezik.
  • Ikasleek ikastaldian, ikastetxe barruan nahiz kanpoan, ezin izango dute gailu elektronikorik erabili. Ikastetxea ez da lapurreta eta kalteen erantzule izango
  • Eskola-esparruan edozein grabazio edozein argazki egiteko, ezinbesteko baldintza da, zuzendaritza taldeari baimena eskatzea.
  • Datuak Babesteko Legeari jarraituz, adin txikiko baten irudia datu pertsonala dela. Hau jasota dago DBPLren 3. artikuluan, eta beraz, Lege honek eta berau garatzen duten erregulazioek babestuta dago. Ondorioz, debekatuta dago ikasleen argazkiak edo bideoak grabatu eta zabaltzea, hala ikastetxe barruan nola eskola orduan ikastetxetik kanpo egiten diren jardueretan.
  • Ikasleek ahaztutako materiala harrera-lekuan utzi behar dira. Eskola lanerako direnak bakarrik jasoko dira.
  • Gaixorik dauden umeen etxerako lanak eskatzen badituzue, tutoreen jarraibideen arabera jaso beharko dituzue.
  • Eskola-orduetan ezin izango da urtebetetze-gonbidapenik banatu.
  • Familiek garaiz jasoko dituzte ikasleak ikastetxeko irteeran. Lehen Hezkuntzako 3. mailatik aurrera, irakasleak ez dira ikasleekin joango.
  • Lehen Hezkuntzako ikasleak ezin izango dira eskola orduetan irten, (sendagilearen, azterketak egiteko, …) norbait euren bila ez badator.

 

 

Arau horiek ez betetzea faltatzat haurtuko da; hau da, jokabide desegokia, ikastetxeko bizikidetzaren aurkako jokabide eta ikastetxeko bizikidetzari kalte larria eragiten dioten jokabidea.  Ikastetxeak jarritako falta guztien eta hartutako neurrien segimendua egingo du.

 

COVID-en ARAUAK

  • Lehen Hezkuntzako 1. mailatik aurrera, nahitaezkoa da maskara une oro erabiltzea. Era berean, ahalegina egingo da pertsonen arteko distantzia ahalik eta handiena mantentzeko eta ikaskideekin eta irakasleekin kontaktu fisikorik ez izateko.
  • Oso garrantzitsua da eskuak garbitzea. Bainuan urarekin eta xaboiarekin egingo da, eta gelan ikasle bakoitzak daraman gel hidroalkoholikoarekin. Garrantzitsutzat jotzen da goizeko eta arratsaldeko lanaldiak hastean, jolasaldiaren eta jantokiaren aurretik eta ondoren (hala badagokio), komunera joan ondoren, material komunak erabili ondoren eta ohikoa ez den beste gela batera joan ondoren.
  • Lehen Hezkuntzako eta DBHko ikasleek gel hidroalkoholiko pote txiki bat, ur botila txiki bat eta ordezko maskara bat ekarriko dituzte, baita paperezko zapiak ere.
  • Ikastetxera garaiz iritsi behar da. Iristen denean tenperatura hartuko da. Ondoren, ikasgelara igoko da, banan-banan eta segurtasun-distantzia mantenduz. Ez sarreran, ez irteeran, patioa ez da elkartzeko lekua izango.
  • Saio bakoitza bukatzean, ezin da mugitu, mugimenduak onartuta daude bakarrik gela berri batera joateko.
  • Talde desberdinetako ikasleak ezin dira elkartu ez pasilloetan, eskaileretan, ezta atsedenaldietan ere.
  • Joan-etorriak eskuinetik egin behar dira, hitz egiteko gelditu gabe, ilaran eta aurrekoarekiko distantzia mantenduz. Ez da talderik edo aglomeraziorik sortu behar.
  • Materiala norberak erabiltzeko izango da, eta etxera ekarri eta eramaten den materiala ahalik eta gehien mugatuko da. Debekatuta dago hezkuntzajarduerarako beharrezkoak ez diren jostailuak eta artikuluak ekartzea.
  • Debekatuta dago esleitutako lekua aldatzea.
  • Gela bakoitzak komuna bat izango du, eta, beraz, pertsona bakarra joan ahal izango da. 

 

Ikasbide Boletina

Idatzi zure posta elektronikoaren helbidea, gure berriak zure e-postan zuzenean jaso ditzazun: