Antolaketa eta kudeaketa eredua
Autonomia, parte-hartze eta lidergo banatuaren printzipioetan oinarritzen den kudeaketa-eredua euskarri izanda lan egiten dugu. Eredu horretan, erakundearen maila guztiek erantzukizuna elkarrekin euren gain har dezaten sustatzen da.
Zuzendaritza-taldeak ikastetxearen zuzendaritza-zeregina modu partekatuan hartzen du bere gain; izan ere, berari dagozkio erabakiak hartzeko azken erantzukizuna eta ikastetxearen jardunbidearen jarraipena.
Zuzendaritza-taldeak, zuzendariak koordinatzen duenak, ikastetxearen jardunbidea aztertu eta erabakitzen da. Hauek dira taldekideak: zuzendaria, etapetako zuzendari pedagogikoak, orientabide-koordinatzailea eta pastoraltza-koordinatzailea.
Instituzio Teresiarrak ikastetxearen erakunde titular gisa duen erantzukizuna betetzen du IT Ikastetxeen Idazkaritzako Titulartasun Taldearen bitartez.