Bigarren Hezkuntza

20 - 21 IKASTURTEKO HEZKUNTZA-PROPOSAMENA

 

"BAKOITZAK EMAN DEZALA EMAN DEZAKEEN GUZTIA" Pedro Poveda

 

JARDUTEKO ILDOA:

  • Ikasle bakoitzarengan bere talentu eta baliabideen ezaguera sustatzea eta horiek besteekin partekatzea.
  • Bidelagunak izatea, Jesus bezala, gure errealitatean arreta berezia jarriz. Errealitate aldakor batean, gure malgutasuna behar duena.

Ikasgelan:

  • Nortasuna eta norbere buruarekiko konfiantza lantzea, indibidualtasuna kolektibitatearen barruan ulertuta.
  • Tutoretza, arlo eta etapa arteko jardueretan parte hartzea, nork bere burua eta beste batzuk ezagutzea eta komunitateko kideekiko interakzioa bultzatzeko (ikaskuntza-jarduerak, zerbitzuproiektuak, egoera-arazoak).
  • Ingurune hurbileko jardueretan parte hartzea, gizartea eraldatzeko beharraz jabetu daitezen (elikagaien bankua, Nahibeste urterekin egizu gorri ta zuri, Indarkeria matxistaren prebentzioa,...).

Ikastetxean:

  • Nork bere burua ezagutzeko jarduerak planifikatzeko eta programatzeko denbora eskaintzea (jarduerak tutoretzetan, arloetan eta etapa artekoetan, barne-proiektua), hezkuntza-komunitatearen aniztasunean elkarrekin bizitzeko.
  • Ingurune hurbilarekiko gizartekonpromisoko jarduerak bilatzea eta antolatzea, eta horietan laguntzea.
  • Familiek proposatutako eta / edo programatutako jardueretan parte har dezaten bultzatzea

Familiekin:

  • Seme-alabei beren gaitasunak deskubritzen eta elkarrizketaren bidez baloratzen laguntzea.

  • Ikastetxeak proposatutako eta / edo programatutako jardueretan parte hartzea, ikasleekin landutako proiektuei buruzko inguruneko eragile eraldatzaile izateko (Indarkeria matxistaren prebentzioa, Nahibeste urterekin gorrita zuri, elkartasun-astea)

BIZIKIDETZA ETA FUNTZIONAMENDU ARAUAK

Ikasturtea behar bezala joan dadin eta lanean giro atsegina eta arduratsua izan dezagun, arau hauek ezarri ditugu, ikasle guztiek bete beharrekoak:

  • Ikastetxeko ideiak errespetatzea.
  • Kontzientzia-askatasuna eta ingurukoen usteak errespetatzea, baita hezkuntza-komunitateko kideen duintasuna, osotasuna eta intimitatea ere.
  • Eskolara bertaratzea eta ikasturterako antolatutako jarduera eta irteeretan parte hartzea, ezarritako arauekin konplituz.
  • Jarritako ordutegiak errespetatzea.  Ikaslea eskolara berandu heltzen bada, behin eta berriz justifikatu gabe, jokabide desegokitzat hartuko da (hartuaren adierazpenarekin). Galdutako denbora berreskuratu egingo da eta jarrera-kontzeptuetako notetan islatuko da.
  • Ikastetxeko altzariak eta instalazioak errespetatzea eta behar bezala erabiltzea.  Gaizki erabiliz gero, eragindako kalteak ordaindu egingo dira.
  • Ikasleek ikastaldian, ikastetxe barruan nahiz kanpoan, ezin izango dute gailu elektronikorik erabili. Ikastetxea ez da lapurreta eta kalteen erantzute izango.
  • Jarduera didaktikoetan modu aktiboan parte hartzea eta laguntzea:irakasleek proposatutako lanak eta etxeko-lanak egitea, irakaskuntza errasteko.
  • Debekatuta dago ikastetxera objektu zorrotzak ekartzea.
  • Ikasleei ez zaie botikarik emango.
  • Piper egitea jokabide desegokitzat joko da(hartuaren adierazpenarekin) eta galdutako denbora berreskuratuko da.
  • Ikasleak, bakarrik irteteko, familiaren berariazko baimena behar izango dute.  Ikasleek ezingo dute inolaz ere ikastetxetik bakarrik irten gaixorik badaude.

Arau horiek ez betetzea faltatzat haurtuko da; hau da, jokabide desegokia, ikastetxeko bizikidetzaren aurkako jokabide eta ikastetxeko bizikidetzari kalte larria eragiten dioten jokabidea.  Ikastetxeak jarritako falta guztien eta hartutako neurrien segimendua egingo du.

 

COVID-en ARAUAK

  • Lehen Hezkuntzako 1. mailatik aurrera, nahitaezkoa da maskara une oro erabiltzea. Era berean, ahalegina egingo da pertsonen arteko distantzia ahalik eta handiena mantentzeko eta ikaskideekin eta irakasleekin kontaktu fisikorik ez izateko.
  • Oso garrantzitsua da eskuak garbitzea. Bainuan urarekin eta xaboiarekin egingo da, eta gelan ikasle bakoitzak daraman gel hidroalkoholikoarekin. Garrantzitsutzat jotzen da goizeko eta arratsaldeko lanaldiak hastean, jolasaldiaren eta jantokiaren aurretik eta ondoren (hala badagokio), komunera joan ondoren, material komunak erabili ondoren eta ohikoa ez den beste gela batera joan ondoren.
  • Lehen Hezkuntzako eta DBHko ikasleek gel hidroalkoholiko pote txiki bat, ur botila txiki bat eta ordezko maskara bat ekarriko dituzte, baita paperezko zapiak ere.
  • Ikastetxera garaiz iritsi behar da. Iristen denean tenperatura hartuko da. Ondoren, ikasgelara igoko da, banan-banan eta segurtasun-distantzia mantenduz. Ez sarreran, ez irteeran, patioa ez da elkartzeko lekua izango.
  • Saio bakoitza bukatzean, ezin da mugitu, mugimenduak onartuta daude bakarrik gela berri batera joateko.
  • Talde desberdinetako ikasleak ezin dira elkartu ez pasilloetan, eskaileretan, ezta atsedenaldietan ere.
  • Joan-etorriak eskuinetik egin behar dira, hitz egiteko gelditu gabe, ilaran eta aurrekoarekiko distantzia mantenduz. Ez da talderik edo aglomeraziorik sortu behar.
  • Materiala norberak erabiltzeko izango da, eta etxera ekarri eta eramaten den materiala ahalik eta gehien mugatuko da. Debekatuta dago hezkuntzajarduerarako beharrezkoak ez diren jostailuak eta artikuluak ekartzea.
  • Debekatuta dago esleitutako lekua aldatzea.
  • Gela bakoitzak komuna bat izango du, eta, beraz, pertsona bakarra joan ahal izango da.

 

20 - 21 IKASTURTEKO ANTOLAKETA AKADEMIKOA

Tutoreak

LEHEN MAILA

A —  Itziar Arriaga eta Rikardo Ajuria 

B —  Pablo Uriarte eta Rikardo Ajuria

BIGARREN MAILA

A —  Itziar Muñoz eta Ane Zuluaga

B —  Iratxe Zubieta eta Ane Zuluaga

HIRUGARREN MAILA

A — Iranzu Zabala eta Iratxe Isusquiza

B — Elena Pisonero del Pozo  eta Iratxe Isusquiza

LAUGARREN MAILA

A — Laura Aparicio

B — Sara Pérez

 

IRAKASLEAK

LEHEN MAILA

  • Gaztelaina eta Literatura: Itziar Muñoz, Ane Zuluaga eta Sara Pérez
  • Matematika: Pablo Uriarte, Iratxe Isusquiza eta Ricardo Angulo
  • Biologia eta Geologia: Pablo Uriarte
  • Geografia eta Historia: Rikardo Ajuria
  • Euskara eta Literatura: Rikardo Ajuria eta Itziar Arriaga
  • Ingelesa: Sara Pérez eta Ane Zuluaga
  • Gorputz Hezkuntza: Ioana Santisteban
  • Musika: Elena Pisonero del Pozo eta Iranzu Zabala
  • Erlijioa: Laura Aparicio
  • Teknologia: Ricardo Angulo

BIGARREN MAILA

  • Gaztelaina eta Literatura: Elena Pisonero del Pozo, Itziar Muñoz eta Sara Pérez
  • Matematika: Pablo Uriarte, Begoña de Viguri eta Iratxe Zubieta
  • Fisika eta Kimika: Iratxe Zubieta
  • Geografia eta Historia: Itziar Muñoz
  • Euskara eta Literatura: Iranzu Zabala eta Ane Zuluaga
  • Ingelesa: Mariví Montes
  • Gorputz Hezkuntza: Aitor Arriaga
  • Teknologia: Ricardo Angulo
  • Erlijioa: Laura Aparicio
  • Frantsesa: Sara Pérez
  • Idazketa tailerra: Mariví Montes
  • Matematika tailerra: Pablo Uriarte
  • Plastika, Ikusizko eta Ikus-entzunezko Hezkuntza: Itziar Arriaga
  • Musika: Elena Pisonero del Pozo eta Iranzu Zabala

HIRUGARREN MAILA

  • Gaztelaina eta Literatura: Elena Pisonero del Pozo
  • Matematika: Begoña de Viguri eta Iratxe Isusquiza
  • Fisika eta Kimika: Iratxe Zubieta 
  • Biologia eta Geologia: Iratxe Isusquiza
  • Geografia eta Historia: Ricardo Ajuria
  • Euskara eta Literatura: Iranzu Zabala
  • Ingelesa: Sara Pérez y Mariví Montes
  • Gorputz Hezkuntza: Aritza Bizkarralegorra
  • Teknologia: Ricardo Angulo
  • Erlijioa: Laura Aparicio
  • Frantsesa: Sara Pérez
  • Dramatizazio tailerra: Itziar Arriaga
  • Kultura Klasikoa: Blanca López
  • Plastika, Ikusizko eta Ikus-entzunezko Hezkuntza: Itziar Arriaga

LAUGARREN MAILA

  • Gaztelaina eta Literatura: Elena Pisonero del Pozo eta Laura Aparicio
  • Matematika: Begoña de Viguri eta Iratxe Isusquiza
  • Biologia eta Geologia: Iratxe Isusquiza
  • Fisika eta Kimika: Iratxe Zubieta 
  • Geografia eta Historia: Blanca López eta Itziar Muñoz
  • Euskara eta Literatura: Iranzu Zabala eta Itziar Arriaga
  • Ingelesa: Sara Pérez
  • Gorputz Hezkuntza: Aritza Bizkarralegorra
  • Teknologia: Ricardo Angulo
  • Erlijioa: Laura Aparicio
  • Frantsesa: Sara Pérez
  • Informazio eta Komunikazio Teknologiak: Ricardo Angulo
  • Ekonomia: Blanca López
  • Plastika, Ikusizko eta Ikus-entzunezko Hezkuntza: Itziar Arriaga
  • Latina: Elena Pisonero del Pozo
  • Ekintzailetzat eta Enpresa jardueren Hastapena: Itziar Muñoz

 

ORDUTEGIA

Goizetan

Astelehenetik ostiralera 8:30etatik 13:30etara.

Arratsaldeetan

Astelehenero, asteartero eta ostegunero 15:15etatik 17:05era.

Arratsaldeetan ez da klaserik egongo

  • asteazkenero eta ostiralero.
  • Pedro Poveda egunean (Maiatzak 7)eta Gabon (Abenduak 22) eta Aste Santu (Martxoak 26) oporretako bezperetan. Egun hauetan ez da jantoki zerbitzurik egongo eta irteera 13:10ean izango da.

 

Atea sarrera-ordutegia baino 8 minutu lehenago irekiko da eta 2 minutu lehenago  itxiko da.

 

EBALUAZIOAK

DBH 1.a eta 2.a

1. Ebaluazioa: Azaroak 27

2. Ebaluazioa: Otsailak 26

3. Ebaluazioa: Ekainak 11

DBH 3.a eta 4.a

1. Ebaluazioa: Abenduak 4

2. Ebaluazioa: Martxoak 5

3. Ebaluazioa: Ekainak 11

Kontuan izateko beste data batzuk

Ohizko notak ematea: Ekainak 11.

Ezohizko azterketak:  Ekainak 18, 21 eta 22.

Ezhoizko noten ematea: Ekainak 24.

Familien bisitak eta elkarrizkatak: Ekainak 25.

GURASOEN BISITAK ETA ELKARRIZKETAK

Datorren ikasturterako bisiten egutegia honakoa izango da:

  • Urriak 21
  • Urriak 27
  • Azaroak 11 
  • Azaroak 17 
  • Abenduak 15 
  • Abenduak 16 
  • Urtarrilak 20 
  • Otsailak 23 
  • Martxoak 17 
  • Apirilak 20 
  • Maiatzak 12 
  • Ekainak 8 
  • Ekainak 15 
  • Ekainak 25

Astearteetan (17:05etatik 19:05etara) eta asteazkenetan (15:15etatik 17:05etara).

Bietan aurretik ordua eskatuta.

Ikasbide Boletina

Idatzi zure posta elektronikoaren helbidea, gure berriak zure e-postan zuzenean jaso ditzazun: