Orientazio Saila
Orientabidea hezkuntza-prozesu guztietan dago eta irakaslanaren zati da.
Laguntza etengabe eta sistematiko gisan definitzen da eta ikasleen ikaskuntza-prozesuan laguntzea du helburu, hauen garapen pertsonal, akademiko eta profesionaleko eremu guztietan.
Orientabide-departamentua Zentroko orientabide ekintzaren garapen eta sustapenaz arduratzen da, eta bere funtziorik behinena Zentroaren funtzionamendua babestea da hezkuntza-praktikan kalitatetik onena lortzeko asmoz.
Departamentua orientatzaileak eta etapa bakoitzeko pedagogia terapeutikako irakasleek osatzen dute.
- Orientatzailea: Begoña Suárez Fernández.
- HHko Laguntza Gela: Elena Aguayo Mozo.
- LHko Laguntza Gela: Aitziber Artal Larraona eta Ainhoa Arana Arenas.
- DBHko Laguntza Gela: Miriam Ochoa del Valle (María Laiseca Rodriguez).
- Hezkuntza-laguntzako Espezialistak: Nerea Bilbao Gómez, Susana Cirarda Intxausti, Dorleta Oribe Bastero, Sheila Vilchez Martínez, Oihane Samperio Maza eta Xabier Larrea Atienza.
Orientabide-departamentuaren ekimen ildoak
Tutore-lana
Ziklo bakoitzeko tutoreekin TP (Tutoretza Plana) delakoaren edukiak eta helburuak eguneratzea eta errebisatzea. Maila bakoitzeko tutoreekin planaren jarraipen sistematikoa egitea beharrezkoak diren babes eta baliabideak emanez.
1. Ikasten ikasteko konpetentziak
-
- Norberaren benetako nolakotasunak esan.
- Hazkunde pertsonalean besteen laguntzaren garrantzia aitortu.
- Proposatzen diren helburuak lortzeko desioa eta ilusioa adierazi.
- Egoera berriei aurre egin.
- Kezkak adierazi.
- Etorkizunaren ahalbideen aurrean aldekoak eta kontrakoak analizatu.
- Egungo gertaera eta arazo sozialei buruz iritzia eman.
- Arazoak modu pertsonalean eta autonomoan konpondu.
2. Konpetentzia sozial eta herritarra
-
- Giza-eskubideen kontrako errespetu falta edota injustizia egoeren aurrean gaitzespena adierazi.
- Inguruko beharren aurrean jarrera solidarioak eduki.
- Beharrizan sozialetan laguntza eta babesa erakutsi.
- Kultura ezberdinekin interesa erakustea eta balioestea.
- Inguruan tolerantzia, elkartasuna, justizia eta hauek bezalako jarrerak identifikatu.
- Egoera sozialak modu kritikoak analizatu.
3. Norberaren ekimen eta autonomiarako konpetentzia
-
- Gelakideekin berdintasunezko harremanak mantendu, dependentzian eta menpekotasunean erori gabe .
- Sentimenduak eta emozioak azaleratu.
- Eguneroko bizitzan egoera gatazkatsuak identifikatu.
- Zerbaitetan ados egon ez arren, gelakideekin elkarrizketa bilatu.
- Zeregin komunez arduratu.
- Jokoak eta ekintzak proposatu.
- Bizikidetzako arauak errespetatu.
- Zalantzak izanez gero galdetu.
- Bestekin egindako lanarekin poza agertu.
- Zeregin komunetan lagundu aurrera egiteko.
Irakaskuntza-ikaskuntza prozedura
Aniztasunari arreta.
- Hezkuntza–indargarri
-
- Hizkuntza Errefortzua Programa: ikasle etorkinentzako indargarri linguistikoa.
- Hizkuntza-indargarri: Lehen Hezkuntzan hezkuntza–indargarria.
- Hezkuntzan Berariaz Sendatzeko Programa: DBHko 1. eta 2. mailako ikasleekin indargarri espezifikoko programa. Kurtso hauetan,ikasgelaren barruan, bi irakasle egongo dira Hizkuntza, Matematika eta Euskara irakasgaietan.
- Hezkuntza Premia Bereziak:hezkuntza bereziko beharrak dituzten ikasleak Pedagogia terapeutikoko lau irakasleekin egongo dira. Hezkuntza-laguntzako espezialistak ere baditugu (HLE).