Erakunde Titularra
Ikastetxeko Erakunde Titularra Instituzio Teresiarra da eta IT Ikastetxeetako Idazkaritzaren Titulartasuneko Taldearen bidez gauzatzen du. Talde horren zuzendaria Patricia Marichal Cosio da.
Instituzio Teresiarra Eliza Katolikoaren elkartea da. San Pedro Povedak eratu zuen Espainian, 1911n.
Fedezko bizipen, lanbide eta familia-bizitzaren bitartez, Ebanjelioaren baloreen zeinu eta hartzigarri izan nahi duten kristauek osatzen dute elkartea. Bizi izaten dituzten errealitateen beharrei adi egonez, San Pedro Povedak XX. mendearen hasieran laikoentzat izan zuen ikuspen profetikoan inspiraturik, anaitasunezko mundu bidezkoagoa eraikin nahi duten emakumeak eta gizonek.
San Pedro Povedak bezala, Instituzio Teresiarrak honela jokatu nahi du:
- kulturaren eta kulturen muinean,
- gizakiari dagokion oroz begikotasunez arituz,
- kontenplaziozko jarreraz,
- “egiten hasteko” gogo biziaz,
- hezkuntzak indar eraldatzailea duela sinetsita,
- esperientzia mingarriak bizitzen dutenengana hurbilduz,
- apaltasunarekin eta indarkeriarik ezarekin konprometituta,
- gizakundearen espiritualtasunetik, Jainkoa gizon egin zelako misterioan oinarrituta,
- elizaren misio ebanjelizatzaileari lagunduz, gizakia sustatzen eta gizartea eraldatzen.
- lehenengo kristauak bezala.
Gaur egun, Amerikako, Afrikako, Europako eta Asiako 30 herrialde baino gehiagotan jarduten du.
Egoitza nagusia:
Via Clitunno 33-35
00198- ERROMA
Tel.: 39/06/844 351 eta 06 844 3544
Helbide elektronikoa: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Espainiako egoitza soziala:
Príncipe de Vergara 88
28006, MADRIL
Tel.: 34/91 562 5435
Helbide elektronikoa: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.