Hezkuntza printzipioak
Egungo hezkuntza-eskaerei erantzuteko helburuz, Povedaren Pedagogia oinarri duten funtsezko ardatz batzuen arabera taxutu dugu hezkuntza-eskaintza:
- Eskola barne-hartzailea: eskolan ez dira desberdinak tratatzen, desberdintasunarekin lan egiten baino. Eskolan desberdintasuna (kulturen artekoa, gaitasunen artekoa, jokabideen artekoa, interesen artekoa...) kontuan hartzen da, abiapuntu gisa, gertaera natural gisa eta balore sozial gisa. Eskolan ikasle guzti-guztiak hartu egingo direla bermatuta dago, baita ikasle guztien desberdintasunak onartu eta errespetatuko direla ere.
- Eskola demokratikoa eta parte-hartzailea, bizitza familiarrean, harreran, aukera-berdintasunean oinarritutako bizikidetzan, parte-hartzean edo elkarrenganako laguntzan inspiratutako hezkuntza-era du, zeinean elkarrizketa, errespetua eta lagun-egitea nagusitzen diren. Portaera asertiboak, elkarrizketa, eta gatazkak modu baketsuen bidez konpontzea sustatzen dituen eskola. Giroak, testuinguruak, irakasleek eta irakasleak ez direnek, eskola-jarduerek eta eskolaz kanpoko jarduerek hezten duten eskola, zeinean eskola-elkarte guztia partaide den.
- Gizarte hurbilaz arduratzen den eskola, inguruko gizarte-agenteekiko lankidetza sortu eta nahi duen eskola, pertsonekin eta ingurumenarekin solidarioa den gizartea elkarrekin eraikitzeko asmoz. Ikasleei, gizarte-errealitatearekin eragiteko, konpromiso sozialeko eta inguruko gizarteen eskaerei erantzuteko ekintzak lehen pertsonan bizitzeko aukera ematen dieten esperientziak sustatzen dituena.
- Eskola berritzailea, etengabe sortzen diren baloreei irekita dagoena, irakatsi eta ikasteko prozesuan, gogoeta kritikoa, besteekiko lankidetza, bizikidetza konstruktiboa eta guztien harrera unibertsala eta barne-hartzailea sustatzen dituzten metodologiak sustatzen dituen eskola, kulturartekotasuna baliotzat hartzen duena eta informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak modu kritikoan erabiltzen dituena.
- Irakasleak hezkuntza-ekintzaren elementu erabakigarria diren eskola. Giltzarriak dira, planteamenduak paperetik ikastetxearen bizitzara igarotzea ahalbidetzen dutelako eta ikasleari lagun egiten, laguntzen dion eta koskortzeko prozesua ahalbidetzen dutelako. Gure ustez, beraz, irakasleen prestakuntza ezinbestekoa da koherentzia eta berrikuntzarako.
- Eta hori guztia zeharkatuz, kristau-eskola, fedezko bizipena, esperientzia eta adierazpena sustatzen dituena. Hezkuntza-prozesu guztien ardatza eta funtsa, kristau-dimentsio ebanjelizatzailea den eskola.