EDIT 2018
Otsailaren 12an, EDITera joan ginen. Bidaia 10 ordu izan ziren, baina oso laburra iruditu zitzaizkigun. Heldu bezain laster, inaugurazioa eduki genuen. Lehenengo egunean, bisita kulturala izan genuen. Jaeneko leku garrantzitsuenak bisitatu genituen, Adibidez: katedrala, santa Katalina dorrea, San Lorenzo arkua eta babesleku antiaereo bat. Bokatak jaten genituen hamaiketakoan eta askarian. Bigarren egunean hasi ginen kirolarekin. Zenbait kirola irabazi genituen eta kirolak egin baino lehen ikasbideko haka egin genuen. Arratsaldean Pedro Poveda ikastolara joan ginen eta txokolatada egin genuen. Hirugarren egunean atletismoa landu genuen, goiz osoan. Arratsaldean, Museo Ibero batera joan ginen eta hor magia show bat ikusi genuen. Museora joan eta gero klausurara joan ginen eta EDITeko ikurrina hartu genuen hurrengo urterako. Gauean, eskola guztiekin festa bat egin genuen agurtzeko beste eskolekin. Azken egunean bueltatzeko autobusa hartu genuen eta beste 10h egon ginen Bilbora heldu arte. PRIMERAN PASATU GENUEN!!!