Elkartasun topaketa
Bilbon, martxoa 2011.
Familia agurgarriok:
Gutun honen bidez, “Fundación Pequeño trabajador” Bogota, Kolonbiako proiektuan laguntzeko egingo ditugun jardueren berri eman nahi dizuegu.
3. eta 4. DBHko boluntario talde batekin, ikasleentzako jarduerak prestatzen ari gara. Aste honetan, Alejandro Martínezek, proiektuaren arduradunak, ikasleekin hitzaldi bat izango du.
Intered Instituzio Teresiarrak sustatutako GGKEek Kolonbia eta Mexikoren elkartasun topaketa antolatu du (“Centro de Estudios para el desarrollo rural”, Zautla, Mexiko eta “Fundación Pequeño trabajador” Bogota, Kolonbia proiektuak aurkeztuko dizkigute) 2011ko martxoaren 17an, osteguna, arratsaldeko 7etan Ikasbide ikastetxean.
Topaketan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Honela, zuen seme-alabei hurbildu nahi diegun errealitatea, proiektuetan lan egiten duten pertsonen bidez ezagutu ahal izango duzue.
Aurrerantzean, Elkartasun Asterako antolatutako jardueren informazioa jasoko duzue.
Zuen etortzea espero dugu. Agur bero bat.
Pastoraltza Batzordea