Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako lehen zikloko ikasleek ingeleseko gela berria daukagu. Gela honetan lehen hiruhilekoan hainbat jarduera egin ditugu, storytellingeko, ingeleseko eta robotikako saioak hain zuzen ere. Gela hainbat txokotan banatuta dago, metodologia eta dinamika desberdinen bidez, baita taldekatze malguen bidez ere, hirugarren hizkuntza eskuratzeko bidean aurrera egin ahal izateko.
Bilboko Instituzio Teresarriaren lagun agurgarriak:
Instituzio Teresiarrak Bilbon duen presentzia hezitzailearen mendeurrena ospatzeko antolatu ditugun azken bi ekitaldien berri eman nahi dizuegu.
Azaroaren 12an Mahai Inguru bat antolatu zen Ikasbide ikastetxean. Ikastetxeko abesbatzaren emanaldiarekin hasi zen. Ondoren, bertaratutako guztiak Instituzio Teresiarraren presentzia hezitzaileari dagokionez Bilbon bizi izan diren esperientzien anitzak entzun genituen. Hunkigarria izan zen Lolina eta Mikel, ikasle ohiak eta gaur egun eskolako ikasleen ama eta aita; Pablo, irakasle erretiratu berria; Magdalena, Errekaldeko Institutuko ikaslea; Mertxe, 90eko hamarkadan Ikasbideko zuzendaria izan zen eta, ondoren, Intered Euskal Herriko koordinatzailea; eta Arrate eta Jon, egungo Ikasbideko ikasleak. Adin desberdinak, esperientzia ezberdinak, baina denak oso aberatsak eta maitasun handiz kontatuak. Ekitaldia amaitzeko, bertaratutako guztiek parte hartu genuen, eta Instituziarekin Bilbon izandako esperientzia hobekien definitzen duten hitzak adierazteko aukera izan genuen, mentimeter baten bidez.
Abenduaren 2an, El Carmen aretoan, Mari Carmen Aragonés, Espainiako Instituzio Teresiarraren zuzendaria, eta Ana Arancibia, Interedeko zuzendaria entzuteko aukera izan genuen. Bien artean, Instituzio Teresiarraren Hemen eta Oraina aztertu zuten, eta hezkuntza eraldatzailearen aldeko apustua egiteko beharra azpimarratu zuten. Ekitaldia amaitutakoan, bertaratutakoak ikastetxeko patiora joan ginen, eta han berriro elkartu eta oroitzapenak partekatu ahal izan genituen koktel batez gozatzen genuen bitartean. Mendeurrena ospatzeko antolatutako ekitaldiak amaitutzat emateko modu polita izan zen.
Bide batez, eskerrak eman nahi dizkiegu bertaratutakoei, ekitaldi ezberdinetan parte hartzeagatik, eta Instutuzio Teresiarrari, gaur egun Bilbon egiten duen lanagatik, Ikasbide zein Interederen bidez. MILA ESKER!
Joan den astean, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek Gorbea Mendira txango zirraragarria egin zuten, erliebearen gaia ezagutzeko ezin hobea. Egun ikusgarria izan genuen lagun, mendia esploratu eta paisaiaren zenbait elementu bertatik bertara ezagutzeko aproposa. Gidatu gintuzten begiraleek erliebeari buruzko azalpen interesgarriak partekatu zituzten, ikasleei mendiei, bailarei eta formazio naturalei buruzko oinarrizko kontzeptuak irakatsiz.
Ikasteaz gain, ikasleek ederki pasatu zuten, naturaz gozatuz eta ikaskideekin une bereziak partekatuz. Jardunaldi hezigarri eta dibertigarria izan zen, eta denok itzuli ginen eskolara, ikasgelan gai horiek aztertzen jarraitzeko gogoz.
Esperientzia ahaztezina guztiontzat!
1 orria 228 orritik
"Todos hemos de cooperar... aquí cada cual tiene su sitio, su deber, su responsabilidad..."