Colegio Ikasbide Ikastetxea

Familia horiek:

22-23 ikasturtea oso azkar igaro da eta amaierara iritsi da.Teresiar Erakundearen ikastetxe  guztiek lelo bera partekatu dugu:

Ikastetxeko kortxoetan, bidali dizkizuegun agirietan eta, batez ere, ikastetxeko bizitzan egon da presente: gure estiloa indartu dugu, laguntzen eta zaintzen  duen eskola indartu dugu. Izan ere, Povedaren ustez, hezkuntza-lana laguntzeko modu bat da, benetan gizatiarrak diren pertsonak eratzen lagunduko duena:

“ Neuk nahi dudada zera da: bizitza eta giroa, non humanismoa nagusitzen den”

Eta une onetan egin dugu, eta hain gozoak ez direnetan ere bai. Batzuei eta besteei aurre egin diegu, lagunduz gauzak hobeto konpontzen direla jakinda.

Ilusioz lanean jarraituko dugu datorren ikasturtearen antolaketan, berritasunez beteta baitator: LOMLOE abian jartzea ikasturte guztietan, ikastetxearen hezkuntza-proposamena hobetzeko apustuak…

Udan atsedena hartu eta  praktikan jarri:” lagunduko zaitut?”  

Agur bero bat,

Blanca López Arbeloa, zuzendaria

Apirilaren 28an, Lehen Hezkuntzako 2.mailako ikasleok Basondo parketik ibilbide batez gozatu genuen. Bertan kalte batzuk dituzten animaliak daude eta beraz ezinezkoa da naturara birsartzea euren kontura bizitzeko, besteak beste: azeriak, oreinak, basurdeak...
Santimamineko kobetako inguruan bazkaldu genuen eta gero jolasten eta zapaburuak harrapatzen ibili ginen. Egun zoragarria izan zen!!

 Ikasturte honetan, IRAKURKETA PLANA eguneratzeko lanean aritu gara. Plan horren bidez, ulermena hobetu nahi dugu, eta ikasleek irakurketa gozamen pertsonalerako elementu gisa ezagut dezaten lortu.

        Dokumentu honek hiru hezkuntza-etapetan irakurketaren inguruan egiten diren helburuak eta jarduerak jasotzen ditu.

Hiru ARDATZ nagusiren inguruan egituratzen da:

  • Irakurtzen ikastea: Ikasleei irakurmen-trebetasunak eskuratzeko prozesu osoan laguntzea, deskodetzera eta ulermenera iristeko.

 

  • Irakurtzeko ohitura: Gure ikasleei irakurle autonomoak izaten laguntzea, irakurtzea ez dela soilik teknika bat uler dezaten, baizik eta informazioa eskuratzeko, komunikatzeko eta gozatzeko modu bat.

 

  • Ikasteko irakurri: Ikasleak hainbat formatutan testuak irakurtzeko gai diren irakurle trebe bihurtzeko begiradarekin, informazioa atzemanez eta haren mamia zein forma, modu kritikoan aztertuz.

Ikasturtean zehar, Irakurketa Plan honen inguruan egin ditugun jardueren berri jaso duzue. Orain, bildu ditugun irudietako batzuk aurkezten dizkizuegu.

 

Pasa den astean, Pedro Poveda gure fundatzailearen kanonizazioaren urteurrena ospatu genuen. Denbora horretan zehar, etapa guztietan hainbat jarduera egin genituen, horien bitartez gehiago hurbildu gintuzten berarengana, eta asko gozatu genuen elkarrekin.

 

Horietako bat Bartzelonako Arrels ikastetxearekin berriro senidetzea izan zen argazki hauek bidaliz, gure desiorik onenak partekatzeko: Pedro Povedak zituen ezaugarriak eta hezkuntza-komunitate osoari laguntzea nahi izan ditugunak.

Amaitzeko, ostiralean, Eukaristia ospatuko dugu, aste honetan eta kurtso osoan landutakoa aurkezteko.

"Todos hemos de cooperar... aquí cada cual tiene su sitio, su deber, su responsabilidad..."

Pedro Poveda

Ikasbide Boletina

Idatzi zure posta elektronikoaren helbidea, gure berriak zure e-postan zuzenean jaso ditzazun: