Colegio Ikasbide Ikastetxea

Gaur Ikasbide ikastetxe guztia berriro elkartu gara ilusio bereziarekin. Berriro elkarrekin egoteak energiaz, pozez eta, batez ere, hemen zergatik gauden ekarri digu gogora.
Gabonak iristen direnean, denok gogoratzen eta aurkezten dugu Kristoren jaiotza Belengo atarian, historiaren norabidea markatu zuen horretan.
Jesus gure bizitzei zentzua eman zien munduko Argia da, eta horregatik, Ikasbideko hezkuntza-komunitateak “La Luz de la Paz de Belén” izeneko ekimenean parte hartu dugu. Argi hori munduko bazter guztietan banatzea esperientzia ederra da haur eta gazteak bakean, maitasunean, zoriontasunean eta itxaropenean sentsibilizatzeko eta hezteko.
Bakearen Argiak errespetuan, bakean eta elkartasunean, enpatian eta tolerantzian hezteko balio behar du, egiten dugun guztian gure onena jartzen saiatuz.
Egun berezi hauetan argi hau sugar xume bat baino zerbait gehiago izatea nahi dugu, sinbolo bat baino zerbait gehiago. Denok lan egin behar dugu bakearen eta batasunaren alde, zeren eta alaitasun, maitasun eta itxaropen apur bat transmititzen dugun bakoitzean, beste behin ere egiten dugu Gabonak izatea.
Gabon zoriontsuak opa dizkizuegu: Gabon zoriontsuak opatzeko bideoa

Aurten ere Olentzerok Ikasbide eta Haur Hezkuntzako gure ikasleak izan ditu gogoan bisitan etortzeko!
Pasa den arratsaldean, etapa osoa emozio handiz bildu zen. Umeek gabon kantak abestu zituzten panderetekin eta, bat-batean, Olentzeroren abestia abesten ari zirela, han agertu zen denak aho zabalik utzita!
Ez zioten itxaroten, eta zoragarria izan zen haien harridura aurpegiak ikustea.
Olentzero beraiekin solasean aritu zen; opari bana eraman zuen eta arduradunek talde bakoitzarentzako oparia jaso zuten.
Eta agur esan baino lehen, maitasuna eta “huesitoak” banatu zituen guztien artean,  eta ikasleek eskertu egin zioten Eguberrietako abestiak kantatuz.
Magiaz eta ilusioz beteriko arratsaldea izan zen ziur gogoratuko dutena!
ESKERRIK ASKO, OLENTZERO!

DBH 2.ko ikasleak Enkarterrietako Museoara joan dira Erdi Aroa hobeto ezagutzeko. Museoan garai horretako filme bat ikusi eta bi tailerrerretan parte hartu dute.

The students of 2nd ESO have visited the Museum of Las Entartaciones, where they have seen a film of the period and have carried out two workshops to learn more about the Middle Ages.

Denok dakigunez, Ikasbideren ildo estrategikoetako bat ikastetxean euskararen erabilera bultzatzea da, normalizazio linguistikoa bultzatzea. Izan ere, hiru etapetako ordezkaritza duen irakasle talde bat dugu, hori lortzeko lanean diharduena. 

Hori dela eta, ikasturte honetan ere Euskaraldiarekin bat egin dugu, euskarari bultzada eta ikusgarritasuna emateko. Hitzez ekiteko garaia 'ri gogoz heldu gara! Martxan ipini ditugu aho ta belarri, etxean, kalean, jolasean, lanean.
Helburu berarekin, Kurkuluxetan elkarteak sustatutako Guk ere bai kanpainarekin bat egin dugu, eskolaz kanpoko eta jolaserako guneetan euskararen erabilera sustatzeko.

Dantzatu eta abestu dugu, bideoak grabatu, kartelak margotu,... eta asko gozatu dugu euskaraz hitz egiten!!!

"Todos hemos de cooperar... aquí cada cual tiene su sitio, su deber, su responsabilidad..."

Pedro Poveda

Ikasbide Boletina

Idatzi zure posta elektronikoaren helbidea, gure berriak zure e-postan zuzenean jaso ditzazun: