Denok dakigunez, Ikasbideren ildo estrategikoetako bat ikastetxean euskararen erabilera bultzatzea da, normalizazio linguistikoa bultzatzea. Izan ere, hiru etapetako ordezkaritza duen irakasle talde bat dugu, hori lortzeko lanean diharduena.
Hori dela eta, ikasturte honetan ere Euskaraldiarekin bat egin dugu, euskarari bultzada eta ikusgarritasuna emateko. Eta iritsi da unea: Hitzez ekiteko garaia 'ri gogoz heldu! Martxan ipini aho ta belarri, etxean, kalean, jolasean, lanean.
Helburu berarekin, Kurkuluxetan elkarteak sustatutako Guk ere bai kanpainarekin bat egin dugu, eskolaz kanpoko eta jolaserako guneetan euskararen erabilera sustatzeko. Dantzatu eta abestu dugu, bideoak grabatu, kartelak margotu... eta asko gozatu dugu euskaraz hitz egiten!!!
Pasa den astean, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleeok, jarduera desberdina eta berezia bizi izan genuen.
Azaroan zehar, "Ipuin kontalaria" jarduera prestatzen egon gara, zerbitzu-ikaskuntzaren proiektuaren barruan.
Hezkuntza proiektu honek ikaskuntza-prozesuak eta komunitateari zerbitzuak elkartzen ditu. Bertan, parte-hartzaileak inguruko beharretan inplikatzean trebatzen dira, hura hobetzeko helburuarekin.
Prestaketan zehar, Haur Hezkuntzako etaparen laguntza izan dugu, eta adin horretako ikasleei ipuin bat nola kontatu erakutsi digu: nola antzezten duten, ahotsa nola modulatzen duten, egiten dituzten keinuak... Gainera, ipuina aukeratzeko laguntza eman ziguten, gure “ikusleentzat” erakargarria izan zedin. Eta, jakina, ikasketa honen ondoren, gure tutoreen laguntzarekin entseatu gara gure “debut-era” ongi prestatuta joateko, ipuin-kontalari gisa.
Proiektuaren bidez, ikasleek irakurketa, keinuak eta ahozko adierazpenak hobetuko dituzte, baita haur txikiagoekiko harremana ere, pazientzia eta erantzukizuna landuz.
Eta, azkenik, prestakuntza-saio askoren ondoren, gure inguruko hainbat haurtzaindegi eta haurreskolatako ikasleen eta Ikasbideko 2 eta 3 urteko gure ikaskideen “tutore” bihurtu ginen.
Esperientzia bikaina izan zen, inplikatutako bakoitzaren ikuspuntutik.
Ikasleok entseguez, beste ikastetxe batzuetara irteteaz eta txikienen arreta lortzeko esperientziaz gozatu dugu, haien lehen beldurrak eta irribarreak hautemateaz.
Bestalde, parte hartu dugun haurtzaindegi eta haurreskolek ilusio handiz hartu zuten proiektua, eta hurbilekoak eta maitekorrak hartu gintuzten, gure parte-hartzearen erraztasun eta esker on guztiak emanez.
Bide batez, eskerrak eman nahi dizkiegu Babila Haurreskolako Pedro eta Jasoneri, Bambino haurtzaindegiko Laurari, Txanogorritxu Plaza Euskadi haurtzaindegiko Gorkari eta Txiki Toki haurtzaindegiko Ainhoari. MILA ESKER.
Mundua jolasean proiektuan 5. Mailakoek 2. malakoei Munduko jolasak erakusten dizkiete. Horretarako, 5. mailakoak aste batzuetan zehar lanean aritzen dira ikasgai desberdinetatik (Heziketa Fisikoa, Plastika, Gaitasun Digitalean eta Gizarte) experientzia hau aurrera eramateko.
Bost taldetan banatuta, kontinentez kontinente, herrialde desberdinen jolasak eta hainbat gauza (ohiturak, kokapena, kultura, besteak beste) ikasten dituzte, ondoren txikiei erakusteko. Ekintza honen bidez, balore desberdinak nabarmentzen dira: talde-lana, elkartasuna, enpatia, laguntasuna, kooperazioa, besteak beste.
Azken 2 hilabete hauetan, 4.mailako ikasleek BILBOPOLIS 2050 proiektua landu dute. Hau Matematika ( geometria) , Gizarte eta Plastika arloetan landu egin da. Honekin batera konpetentzia desberdinak ere sakondu dituzte: matematika konpetentzia,norberaren ekimeneko konpetentzia eta norberaren autonomiako konpetentzia.
Ikasleek lan bikaina egin dute.Maketa desberdinak Ilusio handiz eraikin zituzten.Hauek birziklatutako materialarekin eginda zeuden. Beren etorkizuneko hiria irudikatu behar zuten eta halaxe lortu zuten!
Azken astean, liburutegian esposaketa bat antolatu genuen.
Hona ,Lehen hezkuntako ikasle guztiak etorri ziren. Asko gustatu zitzaien!!
4.Mailako gurasoak ere beren seme-alaben lanak ikusteko aukera euki zuten. Hauek ere ZORIONDU zuten Ikasle guztiak!!
Esperientzia oso ona izan da!! Argi dago errepikatuko dugula!!
Mila esker maketak ikustera etorri zineten guztioi!!
16 orria 228 orritik
"Todos hemos de cooperar... aquí cada cual tiene su sitio, su deber, su responsabilidad..."