Colegio Ikasbide Ikastetxea

2022ko maiatzaren 31n, Ikasbiden, Master Class bat ospatu dugu. “Haurrek etorkizuna jaten dute” proiektu barruan egin dugu, Scolarest,  gure jantoki-zerbitzuarenhornitzailearen eskutik. Horri  esker, gure ikasleak kultura gastronomikoan trebatu dira.

Fernando Canalesek (La Despensa Etxanobe) eman du Master Class hau: entsalada (Lehen Hezkuntzako 1.maila) eta lapikoa (Lehen Hezkuntzako 3. Maila).

Eguna arrakastatsua izan da. Gure ikasleek Fernando Canalesen talentu, konpromiso eta eskuzabaltasunaz gozatu ahal izan dute.

Joan den maiatzaren 6an Lehen Hezkuntzako ikasleok San Pedro Povedaren eguna ospatu genuen Jaialdi batekin.

 

Aurreko asteetan maila bakoitzeko dantza batzuk entseatzen egon ginen, eta jaialdiaren egunean, Karmengo areto nagusira antzeztera joan ginen. Lehenengo, taldeko argazkia atera genuen Pedro Povedarekin, eta, gero, emanaldiarekin hasi ginen.

 

  1. mailako ikasleek aurkeztu zuten eta bikain egin zuten!

 

 

 

 

 

 

Eta, amaitu zutenean, sorpresa bat eman ziguten, musika klasean prestatutako “Ikastitanium” abestia abestu eta dantzatu zuten.

 

Oso animatua egon zen eta oso ondo pasatu genuen!

4. mailako ikasleek 2022 Hezkuntzaren aldeko Munduko ekintza astean (HAM) parte hartu dute, apirilaren 25etik 30era. Aurtengo leloa “Altxa ahotsa irakasleen alde” izan da.

 

Altxa dezagun ahotsa, eta agerian jar ditzagun gure eskaerak, mundu osoko guztiontzako kalitateko hezkuntzan irakasleen balioa aitortzeko!

 

Astean zehar ikasleek hausnartu zuten zein hobekuntza eskatuko zenizkiekeen gurea bezalako ikastetxeetan ez ezik, beste herrialde batzuetako ikastetxeetan ere, lan egiten duten irakasleentzat, baita larrialdi-egoeretan ere, eta zein esker on egin nahi diegun: nola aitortzen dugun haien lanaren balioa. Haien mezuak idatzi eta marrazki batzuk egin zituzten. Ondoren Indautxuko plazan osteguneko mobilizazio-ekitaldira eraman zuten eta Mapamundi pankarta erraldoi batean jarri zituzten.

 

Ekitaldi horretan beste ikastetxe batzuetako ikasleekin elkartu ginen eta hainbat jarduera eta tailer egin genituen. Dantza ere egin genuen! Oso dibertigarria izan zen.

 

Amaitzeko, ikasle batzuek euren mezuak irakurri zituzten eta taldeko argazkia atera genuen.

 

Eskerrik asko INTEREDi antolatzeagatik!

Joan den maiatzaren 4an, Pedro Poveda gure sortzailearen kanonizazioaren urteurrena ospatu genuen. Bere bizitza eta mezua gogoratzeko Egun on batekin hasi ginen eguna. Gainera, Teresiar Instituzioko ikastetxe guztiok osatzen dugun familia handia elkar ezagutu ahal izan genuen, ikastetxeen artean senidetuz. Ikasbide Bartzelonako Arrels ikastetxearekin senidetu zen eta, bideo baten bidez, gure ikastetxeak elkarri aurkeztu genizkien.

Ikasbideren videoa:https://youtu.be/0iGhONUi4oI

Arrelsen bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=Kp3uyN9LK6w

 

Aste horretan zehar ere hainbat jarduera egin genituen, elkarrekin ederto pasatu genuen. Pedro Poveda gure sortzailearengana hurbiltzeko aukera paregabea izan genuen. 


Bukatzeko, ikastetxe guztiek otoitz egin genuen: https://youtu.be/s7NHYMHYliA

"Todos hemos de cooperar... aquí cada cual tiene su sitio, su deber, su responsabilidad..."

Pedro Poveda

Ikasbide Boletina

Idatzi zure posta elektronikoaren helbidea, gure berriak zure e-postan zuzenean jaso ditzazun: