Gaur Emakumearen Nazioarteko Eguna da, eta, beraz, Ikasbide Ikastetxean hainbat jarduera egin ditugu.
Lehen Hezkuntzako eta DBHko ikasleek gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren garrantziari buruzko erakusketa bat disfrutatu ahal izan dute, Sustraiak izeneko eskolaz kanpoko taldean parte hartzen dugun ikasleok egina.
Ikastetxeko hainbat toki pankartekin apaindu ditugu, emakumeak historian zehar izan duen garrantzia gogoratzeko, eta DBH 3 eta DBH 4. mailako ikasleek kanpoko manifestazioetan parte hartzeko aukera izan dute.
Eskola honetan berdintasun-eskubideen garrantzian sinesten dugu, eta balio horiek ikasleoi transmititzen dizkigute txikitatik. Bikaina izan da eta asko ikasi dugu!