Colegio Ikasbide Ikastetxea

Ikasbideko Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleek 4 egun zoragarri izan dituzte Baratzeko baserri-eskolan. Bertan, hainbat jarduera euskaraz egin dituzte , oso ingurune natural aberasgarrian.

Egin dituzten jardueren artean, hainbat animalia (txerriak edo oiloak, esaterako) zaintzeko modua ezagutu ahal izan dute. Zaldi gainera igo eta untxiekin jolasteko aukera ere izan dute. Gainera, zura edo argizaria bezalako materialekin eskulan ezberdinak egiteko aukera izan dute, eta euren ogia eta madalenak prestatu dituzte.

Esperientzia ezin hobea izan da!

Pasa den ostiralean, azaroak 18an, Gernikako batzar nagusietara joan ginen haur errefuxiatuen eskubideak aldarrikatzera. “Zuen balioak lau haizeetara” proiektuaren 5. edizioan parte hartu dugu Ikasbideko DBH 3. mailako ikasleak. Klasean landutakoa batzar nagusietan aldarrikatzeko aukera izan genuen. Esperientzia polita izan da. Orain batzar nagusietan aldarrikatutakoa aurrera eramateko unea heldu zaigu.

 

El viernes 18 de noviembre nos reunimos once colegios en la Junta de Gernika. En ese encuentro el tema que tratamos fue los derechos de los niños refugiados intentando llegar a un acuerdo. 

 

Last Friday, 18th November, we went to Gernika’s assemblies. That event was prepared by UNICEF to discuss about refugee children.

"Todos hemos de cooperar... aquí cada cual tiene su sitio, su deber, su responsabilidad..."

Pedro Poveda

Ikasbide Boletina

Idatzi zure posta elektronikoaren helbidea, gure berriak zure e-postan zuzenean jaso ditzazun: