Jardunaldiaren argazkiak.
Lehen Hezkuntza
Apirilaren 28an, Lehen Hezkuntzako 2.mailako ikasleok Basondo parketik ibilbide batez gozatu genuen. Bertan kalte batzuk dituzten animaliak daude eta beraz ezinezkoa da naturara birsartzea euren kontura bizitzeko, besteak beste: azeriak, oreinak, basurdeak...
Santimamineko kobetako inguruan bazkaldu genuen eta gero jolasten eta zapaburuak harrapatzen ibili ginen. Egun zoragarria izan zen!!
Jardunaldiko hainbat argazki.
Azaroaren 25ean, 2.mailako ikasleok, Olentzeroren etxera joan ginen. Han hainbat pertsonaia mitologikoekin elkartu ginen eta Olentzerori gure gutunak eman genizkion.
Primeran pasatu genuen eta espero dugu Olentzerok eskatutakoa ekartzea.
Youtuben gehiagorik!
Lehen Hezkuntzako ikasleok hainbat irteera egin ditugu ikasturte amaiera ospatzeko. Oso desberdina izan denez, txango txiki hau behintzat egin nahi izan dugu, ikasturtea ahalik eta ondoen amaitzeko.
Kurtsoari agurra emateko, 1. eta 2. mailako ikasleok Casilda parkera joan gara. Zabuetan ibili eta gero hamaiketakoa egin dugu naturaz eta ikaskideekin gozatuz. Primeran pasatu dugu!!
Beitu zein ondo pasatu dugun!
Otsailaren 21ean Lehen Hezkuntzan Ihauteriak ospatu ditugu.
Goizean, Euskal Herriko Ihauterien berri izan dugu SuperKatuaren eskutik.
Ekintza ezberdinak egin ditugu eta leku ezberdinetako ohiturak ikasteko aukera izan dugu jokuen bitartez. Euskal Herriko txoko ezberdinetako jantziak, ohiturak eta pertsonaiak ezagutzea, oso interesgarria izan da guretzat.
Maskara eta eskulan politak egin ditugu patio ostean.
Arratsaldean “Mozorro desfile” liluragarria izan dugu terrazan. Hor, primeran egon gara 6.mailakoek erakutsitako dantzekin gozatzen.
Egun polita eta magikoa bizi dugu.
Jaieguneko irudiak.
Eguneko argazkiak
Aurten Otsailaren 9an, ostirala, inauteriak ospatu genituen gure ikastetxean. Aurtengo Lehen Hezkuntzako gaia ZIRKOA izan eta arratsaldez ikasle eta irakasleok jaialdi bat egin genuen ikastetxeko terrazan ospakizun giza. Goizez, patio ostean, ekintza desberdinak landuko genituen gai honekin lotuta. Eguna amaitzeko guztiok elkarrekin dantza bat egin genuen.
Urtarrilaren 15ean barnetegira joan ginen Baratzeko Basserri-Eskolara.
Primeran egon ginen han tailer pilo bat egiten eta noski jolasten ere. Gainera hau guztia euskeraz izan zen eta asko hobetu dugu horri esker!
Hemen dituzue argazki pilo bat eta bideoa!
Euskararen eguneko argazkiak: primeran pasatu genuen =)
Pasa den astean, LHko bigarren mailakook Bilbobuseko garajera joan ginen. Bidaian, Bilboko autobus eta arauei buruz mintzatu ginen. Bertan geundela, langileek emandako azalpenak entzun genituen: diru-kontaketa, ordenagailuen eta kamaren bidez autobusek egindako ibilbideak eta konponketa tailerra.
Honez gain, autobus gidariak izan ginen eta bisita amaieran opari batzuk eman zizkiguten: komikia, boligrafo bat eta tarjeta.
2017ko inauterietako argazkiak
Lehen Hezkuntzako Euskararen Eguneko argazkiak
1 orria 5 orritik