Ekainaren 16an Lehen Hezkuntzako guztiok joan ginen kurtso amaierako irteera egitera.
1. ziklokoak Mendikosolora joan ziren
2. ziklokoak La Arboledara
3. ziklokoak Lekeitiora.
Primeran pasatu genuen guztiok eta poz-pozik bueltatu ginen
Ekainaren 16an Lehen Hezkuntzako guztiok joan ginen kurtso amaierako irteera egitera.
1. ziklokoak Mendikosolora joan ziren
2. ziklokoak La Arboledara
3. ziklokoak Lekeitiora.
Primeran pasatu genuen guztiok eta poz-pozik bueltatu ginen
Apirilaren 19an 5 mailakook Urkiolara joan ginen. Helburu orokorra: Gizakia eta Urkiolako Parke Naturalaren arteko elkarrekintza aztertzea, gaiarekiko ikuspegi kritikoa bultzatzeko izan. Primeran pasatu genuen!
Aurten egun osoko jaiak izan dira eta kurtso bakoitzak pertsonai mitologikoen izaera hartu du.
Goizean, mozorroen osagarriak eta zenbait jolas eta ekintza egin ditugu klasean. Arratsaldean, mozorroak jantzi eta terrazara joan gara Ikasbideko akelarrea sortuz. Hauek izan dira gure mozorroak:
1. Maila: Galtzagorri
2. Maila: Tartalo eta Lamiak
3. Maila: Mari Sorgin eta Akerbeltz
4. Maila: Basajaun eta Gauargi
5. Maila: Ziripot
6. Maila: Mielotxin
Lehen Hezkuntzako argazkiak
Euskeraz hitz egiteaz gain primeran pasatzen ari gara!
Hemen dituzue Euskararen Eguneko argazki batzuk
Primeran egon zen!
Aurten, Ikasbideko ikasleok uztailaren 4an Bilboko Itsasadarrean egingo den ESTROPATADAn hartuko dugu parte. Gure ahateak, oso ondo koloreztatuta eta apainduta, Udaletxeko zubitik botako dituzte uretara.
Gehiago jakiteko WOP fundazioari buruz eta estropatadari buruz (gazteleraz)
Pasaden ekainaren 18an, osteguna, lehen hezkuntzako ikasleok kurtso amaierako irteera egin genuen.
Lehen Hezkuntzako 1.zikloko ikasleok izugarrizko eguna pasatu genuen Sarrian.
Bigarren Ziklokook Santimamiñeko kobetara joan ginen eta oso intersgarriak izan ziren.
Azkenik, hirugarren zikloko ikasleok Itxaslur ibilbidea egin genuen (6km inguru) eta hondartzan bukatu genuen kirol ekintza batzuk egiten.
Irteerak primeran egon ziren eta primeran pasatu genuen kurtso amaiera ospatzen.
6. mailako ikasleok ekainean "Juliet and Romeo" antzezlana egingo diegu gure Lehen Hezkuntzako ikaskideei. Ekintza bezala trailer hau egin dugu honen berri emateko.
Bigarren hiruhilekoan hirugarren zikloko ikasleok Erribera Merkatua ezagutzera joan gara. Han fruitu eta barazkiei buruz hitz egin dugu, animalietatik hartzen den haragia...
Dieta orekatuari eta elikagaiei buruz ere hitz egin dugu.
Oso interesgarria izan da eta gainera hor zeuden gauzei buruz hitz egin dugu.
Martxoak 24, LHko 3. mailako ikasleak Gizakien eboluzioa, Izotz Aroa eta Dinosaurioei buruzko oso erakusketa polita ikustera joan ginen. Bideko hotza eta euria kenduta, asko disfrutatu genuen eta primeran portatu ginen. Benetan merezi izan zuen!
Asteartean, martxoaren 17an, LH-ko 3. Mailako ikasleak Campos Eliseos Antzokira Joan ginen, kontzertu didaktiko bat ikustera. Orkestrako musikariek zenbait kanta interpretatu zuten ume batzuen antzezpen laguntzaz. Umeak nahiko pozik irten ziren ekitalditik. Musikaz disfrutatzeaz gain antzerki batean egoteko aukera euki zuten.
6. mailako ikasleok Euskadi Fundazioa ikustera joan gara, 6. Akook astearte 24an eta 6.Bkook gaur, 26.
Han arau basikoak birpasatu ditugu eta gurpiletako zuloak konpontzen ikasi dugu. Gainera taldeetan benetako bat konpondu dugu.
Interesgarria izan da ere bizikleako atalen izenak ikastea, askok txarto genekien eta.
Azkenik, ibilbide bat egin dugu bizikletaz eta euria ari zen arren pilo bat gustatu zitzaigun
Asteazkenean, martxoaren 18, LH-ko 4. Mailako ikasleak Campos Eliseos Antzokira Joan ginen, Rock&Roll-ari buruzko kontzertu didaktiko bat ikustera. Rockaren jatorria eta bere garapena azaldu ziguten bitartean, 12 abesti entzun genituen zuzenean. Giro ederra egon zen eta denbora guztian gelditu gabe dantzatzen egon ginen gure eserlekuetan. Martxa ederra zegoen!!!
Astelenean, martzoaren 16an, Lehen Hezkuntzako 4. Mailako ikasleak Donostiara joan ginen, Eureka Zientzia Museoa ezagutzera.
Hor bi tailer egin genituen. Batean Planetariumera joan ginen eta hor Esne bideari buruzko pelikula ikusi genuen. Eskolan planetei buruz ikasitakoa gogoratu genuen eta askoz gauza gehio ikasi genituen.
Beste tailerrean, Lurrari eta Eguzkiari buruzko informazioa jaso genuen: Lurraren errotazio mugimendua, gaua eta eguna, eta abar.
Museoan gela batzuetan egon ginen zientziaren gauzak ikertzen modu interaktibo eta dibertigarri batean.
Primeran pasatu genuen!
Gaur, otsailak 27, 5. mailako ikasleok "Izartxoren poltsa" eta "Urrezko antzara" antzeztu dugu.
Antzezlana lehen hezkuntzako lagun guztiek ikusi dute eta asko gustatu zaie.
2 orria 5 orritik
Idatzi zure posta elektronikoaren helbidea, gure berriak zure e-postan zuzenean jaso ditzazun: