LH Ikasturte amaierako irteera
Lehen Hezkuntzako ikasleok hainbat irteera egin ditugu ikasturte amaiera ospatzeko. Oso desberdina izan denez, txango txiki hau behintzat egin nahi izan dugu, ikasturtea ahalik eta ondoen amaitzeko.
Kurtsoari agurra emateko, 1. eta 2. mailako ikasleok Casilda parkera joan gara. Zabuetan ibili eta gero hamaiketakoa egin dugu naturaz eta ikaskideekin gozatuz. Primeran pasatu dugu!!
Kurtsoari agurra emateko 3. mailako ikasleak Olabeagara joan gara. Lehenengo, ibilbide bat egin dugu itsasadarretik. Casilda parketik, Euskalduna Jauregitik eta Itsas museotik igaro gara. Gero, Olabeagan, primeran pasatu dugu itsasontzian eta tirolinan. Eta itzuleran San Mamesetik igaro gara!
4.mailako ikasleok OLABEAGA auzoan eman dugu goiza. Bidean zenbait berezitasunak eta leku interesgarriak ikusi ditugu: Doña Kasilda Parkea, Euskalduna Jauregia, Karola, Bilboko Itsas Museoa( Gabarra ere) eta San Mames futbol zelaia. Eguraldia izugarria izan da eta tirolina eta pirata itsasontzian primeran pasatu dugu.
Egun ederra benetan!
5. mailako ikasleok Bilboko mendi maitatuenetako bat ezagutzeko aprobetxatu dugu: Artxanda. Pikotamendiko askaldegira iritsi gara eta han Bilboko ikuspegi zoragarriez gozatzeko aukera izan dugu. Bidean, Guggenheim Museotik igaro gara, argazkiak atera ditugu Puppyrekin. Elkarrekin gozatu dugu goiz honetan, eta primeran pasatu dugu!
6. mailako ikasleok Alde Zaharrera joan gara. Kaleetatik zehar orienting ekintza bat egin dugu, eta mapa mutu baten laguntzaz bilatu ditugu hainbat monumento eta leku aipagarriak. Bilboko historia ikasi dugu eta bide batez industralizazioa eta nola aldatu den gure hiria ere. Primeran pasatu dugu!