Colegio Ikasbide Ikastetxea

Pasa den hiruilekoan Ikasbideko ikasleek barnekotasun jarduera bat egin zuten. Ikasturte honetan beste urrats bat egin nahi izan dugu, zaintzen eta lantzen aritu garen gorputz-atal osotik arlo afektibo-emozionalera igaro nahi izan dugu.

Haur Hezkuntzan ipuin bat erakutsi genuen (irudiekin eta testurik gabe), non haurrek hitzak jarri zizkieten irudiei, bestearen lekuan jartzen saiatuz.

Lehen Hezkuntzan, laguntasunari, hezkuntza afektibo-sexualari, eskuzabaltasunari, inklusioari, doluari eta gatazkak konpontzeari buruzko hainbat ipuin edo laburmetrai ikusi genituen, eta banaka galdera batzuei erantzun zizkieten. Amaitzeko, talde/klase mailako hausnarketa egin zuten.

Eta Bigarren Hezkuntzan aniztasuna eta inklusioarekin lotutako zenbait egoera hipotetiko planteatu ziren, horiei buruz eta horiei heltzeko modurik egokienari buruz hausnartu zuten.

Hiru urtez Indautxuko plazara "Agate Deuna" abestera irten ezinik egon ondoren, joan den ostiralean Ikasbideko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleok egin ahal izan genuen. Emanaldira gure senide eta lagunak hurbildu ziren. Azken asteetan abestia entseatu eta gero, ahalegin eta gogo guztiak jarri genituen. Espero dugu guk adina gozatzea!

Atzo, urtarrilaren 30ean, Bakearen Eguna ospatu genuen. Horretarako, guztiok senidetze jarduera egin genuen. Nagusiak eta txikiak elkartu ginen jolas kooperatiboetan aritzeko; gero, eskulan moduan bikoteka bakearen usoa apaindu genuen koloretako paperak erabiliz.

Ikasle guztientzat oso esperientzia polita izan da: Ikasbide familia handi bat gara eta elkarren artean laguntzen gara.

 

Klikatu hemen bideoa ikusteko edo Youtubeko kanalera jo. 

"Todos hemos de cooperar... aquí cada cual tiene su sitio, su deber, su responsabilidad..."

Pedro Poveda

Ikasbide Boletina

Idatzi zure posta elektronikoaren helbidea, gure berriak zure e-postan zuzenean jaso ditzazun: