Agate Deuna 2023
Hiru urtez Indautxuko plazara "Agate Deuna" abestera irten ezinik egon ondoren, joan den ostiralean Ikasbideko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleok egin ahal izan genuen. Emanaldira gure senide eta lagunak hurbildu ziren. Azken asteetan abestia entseatu eta gero, ahalegin eta gogo guztiak jarri genituen. Espero dugu guk adina gozatzea!