Ikasbide Osasun Fisikoa eta Emozionalaren alde

Denok dakizkigu osasun fisikoa eta emozionalak dauzkaten onurak. Beraz, Ikasbide ikastetxean bi hauek (osasun fisikoa eta emozionala) sustatzen ditugun hezkuntza baten aldeko apustua egiten dugu. Horren adibide garbiak ditugu aipatzeko.

Adibidez, Tutoretzan emozioak lantzeko planteatzen dituen jarduerak edo Gorputz Hezkuntzan egiten diren  jarduera ugariak, bizimodu osasuntsu fisiko zein emozionala bultzatzeko.

Gainera, ikasturte honetan ikasgai berri bat ezarri da Bigarren Hezkuntzako lehengo mailan: Osasun Fisikoa eta Emozionala. Irakasgai horretan gai horrekin lotutako hainbat alderdi lantzen dira, hala nola ohitura osasungarriak, emozioak, jolas kooperatiboak, kirol egokitua, besteak beste.

Ikasbidek familian jarduera fisikoa egitea  ere sustatzen du, hau da, gurasoak haien seme-alabekin kirola egitera animatuz. Horrela, Herri Krosa eta San Silvestre lasterketen aurretiko motibazioa egin da ikastetxetik, lasterketa horietan parte hartze handia lortuz.

Azkenik, gure ikasleen alderik emozionalena lantzeko helburu duen jarduera batzuk Zerbitzu-Ikaskuntzarako ekintzak dira. Aurten, Igurcoko Egoitzara (Loiu) joan dira eskolako ikasle batzuk, gabon kantak abestera eta helduagoekin dantzatzera eta DBHko 4.mailako ikasleek ere jolasak prestatzen dituzte txikienek patioan jolasteko.

"Todos hemos de cooperar... aquí cada cual tiene su sitio, su deber, su responsabilidad..."

Pedro Poveda

Ikasbide Boletina

Idatzi zure posta elektronikoaren helbidea, gure berriak zure e-postan zuzenean jaso ditzazun: