Jantokia funtsezko gunea da ikastetxean, eta ikastetxearen irizpide berberei jarraitzen die. Bere helburu nagusia haurren eta familien beharrak adostea da, haien egokitzapen-prozesua kontuan hartuta, eta, jakina, beti andereñoaren edo maisuaren irizpidearekin, bera baita ikaslea ondoen ezagutzen duena. Elikadura-prozesuan, ikasleak une ebolutiboaren arabera artatzen dira, mastekatzeko bilakaera eta menu basala indartuz. Irizpidea ez da dena jatea, denetarik jatea baizik, eta era guztietako dietak artatzea, mediku-ziurtagiria jaso ondoren.
Jantokiaren helburu nagusiak haur bakoitza ezagutzea eta gustura eta lasai egon daitezen saiatzea dira. Gutxi gorabehera jatearen alderdia "bigarren mailakotzat" jotzen da ikastaroaren une honetan.