Colegio Ikasbide Ikastetxea

Bilboko Instituzio Teresatarraren  familiak, oraingo langile eta langile ohiak, oraingo ikasle eta ikasle ohiak eta Bilboko lagun agurgarriak:

Hiruhilekoa amaitu baino lehen, Instituzio Teresatarraren  familiako kide zaretenei albiste bat jakinarazi nahi dizuegu. 2024ko urtarrilaren 11n Instituzio Teresatarraren  Onespen Pontifizioaren Mendeurrena ospatuko dugu.

Duela 100 urte Pedro Povedak "akademietako lanen" bitartez hezkuntza eta, bereziki, emakumearen papera bultzatzeko hasitako Instituzio Teresatarra, Elizak onartu egin  zuen.

Instituzio Teresatarra  100 urte daramatza Povedaren amets hau bizitzen! Eta OPEN
leloarekin ospatzen du: etorkizunera zabalik, baina Povedaren betiko Ideia Onarekin jarraituz.
 
Mendeurrena ospatzeko 2024. urtea eukaristia batekin hasiko dugu.  Urtarrilaren 11n Bilboko Santiago Katedralean 19: 00etan ospatuko da. Gonbidatuta zaudete. Etorriko zaretela espero dugu.

2024an beste ekitaldi batzuk antolatutako ditugu, horien berri emango dizuegu.

Mendeurrenari buruzko informazio gehiago nahi baduzue, satu esteka honetan: https://www.itweareopen.com

Ikasbiden ilusio handiz eta goitik behera ospatzen dugu euskararen eguna. Eguna sintonia onarekin hasteko Indautxu plazara irten ginen gure Super Katu maskota maitearekin batera "Hotz ala bero, euskara egunero" gure manifestu eta leloa irakurtzera eta jarraitzeko flashmove bat egin genuen "etorri, zeu zara faltatzen den bakarra". 

Ondoren, txorizo, euskal dantzak, ipuin kontalaria, herri kirolak... izan genituen Ikastexean, gure kultura erakutsi eta gerturatzeko. Gozamenez eta alaitasunez betetako eguna.
Eta zuk, zer espero duzu? Eman euskarari eta, ez ahaztu: "Hotz ala bero, euskara egunero"

IKASBIDEn hezkuntza eraldatzailearen aldeko apustua egiten dugu, pertsona guztien parte-hartze aktiboa eta konprometitua justiziaren, genero-berdintasunaren eta gizarte- eta ingurumen-iraunkortasunaren alde sortuko duena . Eta, horretarako, Teresiar Erakundeko Intered GGKEaren laguntza dugu.


Bihar, azaroak 25, Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna izango da. Eta Ikasbiden gaur ospatu dugu.

  • Haurren, gizonen eta emakumeen arteko berdintasunean sinesten dugulako, eta, beraz, hezkidetzatik hezten dugulako.
  • Indarkeria matxistarik gabeko mundu baten aldeko apustua egiten dugulako.
  • Badakigulako horiei aurrea hartzeko hezkuntzak oso zeregin garrantzitsua
    duela.

Horregatik guztiagatik, ikasle guztiek hainbat jardueratan parte hartu dute. Has gaitezen egiten!

Hizkuntzak jakitea funtsezkoa da gure ikasleen garapen integralerako. Hizkuntzak beharrezko tresnak eta baliabideak ematen ditu errealitatea ulertzeko, pentsamendua adierazteko, arrazoitzeko, ezagutza transmititzeko, mundua ulertzeko eta besteekin elkarreragiteko.
Curriculum berriak hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna zein eleaniztunerako gaitasuna garatzeko beharra ezartzen du. Horrek esan nahi du bi hizkuntza ofizialak erabiltzea, euskara beti ardatz izanik, eta atzerriko hizkuntzak komunikaziorako eta ikaskuntzarako erabiltzea.

Komunikazio-dimentsioa ez ezik, ikasleak beren ingurunean dagoen hizkuntza- eta kultura-aniztasuna ezagutzera, ulertzera eta errespetatzera eramaten dituzten alderdi historikoak eta kulturartekoak ere biltzen ditu.

Eredu honek abantaila garrantzitsuak ditu. Intelektualki, egitura linguistiko guztien garapena aberasgarria da. Emozionalki, ikaslearengan autokonfiantza-sentsazioa sortzen du; beraz horrek, txiki-txikitatik, norbaitekin beste hizkuntza batean komunikatzeko lotsa galtzen du.

Irakurri gehiago ...

"Todos hemos de cooperar... aquí cada cual tiene su sitio, su deber, su responsabilidad..."

Pedro Poveda

Ikasbide Boletina

Idatzi zure posta elektronikoaren helbidea, gure berriak zure e-postan zuzenean jaso ditzazun: