Instituzio Teresatarraren onespen pontifizioaren mendeurrena
Bilboko Instituzio Teresatarraren familiak, oraingo langile eta langile ohiak, oraingo ikasle eta ikasle ohiak eta Bilboko lagun agurgarriak:
Hiruhilekoa amaitu baino lehen, Instituzio Teresatarraren familiako kide zaretenei albiste bat jakinarazi nahi dizuegu. 2024ko urtarrilaren 11n Instituzio Teresatarraren Onespen Pontifizioaren Mendeurrena ospatuko dugu.
Duela 100 urte Pedro Povedak "akademietako lanen" bitartez hezkuntza eta, bereziki, emakumearen papera bultzatzeko hasitako Instituzio Teresatarra, Elizak onartu egin zuen.
Instituzio Teresatarra 100 urte daramatza Povedaren amets hau bizitzen! Eta OPEN
leloarekin ospatzen du: etorkizunera zabalik, baina Povedaren betiko Ideia Onarekin jarraituz.
Mendeurrena ospatzeko 2024. urtea eukaristia batekin hasiko dugu. Urtarrilaren 11n Bilboko Santiago Katedralean 19: 00etan ospatuko da. Gonbidatuta zaudete. Etorriko zaretela espero dugu.
2024an beste ekitaldi batzuk antolatutako ditugu, horien berri emango dizuegu.
Mendeurrenari buruzko informazio gehiago nahi baduzue, satu esteka honetan: https://www.itweareopen.com