Jardunaldiaren argazkiak.
Haur Hezkuntza
BISITA BEREZIA IZAN DUGU!!!
Aurten ere Olentzero Ikasbidera etorri da Haur Hezkuntzako gure ikasleak bisitatzera! Baina, oraingoan, ezusteko handia eman digu, ez zetorrelako bakarrik! Mari Domingirekin etorri da!
Ostegun arratsaldean,
Jardunaldiko hainbat argazki.
Hauek dira gure argazkiak: primeran pasatu genuen!
Jardunaldiko hainbat argazki.
Egun batean, kalera joan ginen gure IKASBIDE ikastetxea ikustera.
Gero, ikasgelan marraztu egin genuen eta beste egun batean, astiro-astiro, denon artean erraldoi bat egiten hasi ginen.
Horrela, nortzuk lan egiten dute eta laguntzen digute ikasi dugu.
Zabaltzen eta izten atea goiz-goizetik, irakasten digute, jolasak prestatzen dizkigute, eskola garbitzen dute, sartzean agurtzen gaituzten, gure senidekin telefonoz hitz egiten dute, janaria prestatzen digute eta zaintzen gaituzte. Noski!
Eta dena hori leku desberdinetan egiten dugu, hau da: jantokian, ikasgelan, idazkaritzan, terrazan, psikomotrizitate gelan, patioan,…
Oso gustura gaude IKASBIDE ikastetxean!
Gaur goizean, eguraldi ona egiten zuela aprobetxatuz, Doña Casilda parkera hurbildu gara oinez. Udazkena dela eta, hostoak jaso ditugu eta zuhaitz mota ezberdinak behatu ditugu. Ahateak ikusi ondoren, atseden txiki bat egin dugu hamaiketakoa jateko eta ura edateko. Eta goiza amaitzeko, kolunpioetara joan gara pixkat jolastera.
Pasa den asteko asteartean, Arriaga antzokira joan ginen "Animalien inauteriaz amesten" opera ikustera. Izugarri gozatu genuen!
Indautxu plazan lagunekin jolasten.
Azken asteetan itsasoa nolakoa den, bertan zein animaliak bizi diren eta nola zaindu behar dugun ikasi dugu.
Eguneko irudiak.
Inauterietako argazkiak.
Pasa den azaroak 22an, udazkenak gure ingurunean sortzen dituen aldaketak ikustera hurbildu ginen Casilda Iturrizar parkera. Honetan, zuhaitzak arretaz behatzen genituen bitartean hosto ezberdinak hartzen aritu ginen. Parketik ibilalditxoa egin ondoren ahateen urmaelera abiatu ginen eta gure zelai-koadernatxoan ikusi, ukitu, usaindu eta entzundako zerbait marraztu genuen. Hamaiketakoak bertan jan eta gero, haurrentzako gunera igo ginen lagunekin jolasteko.
Bai goiz ederra eta dibertigarria!
Egunean zehar egindako ekintzetako argazkiak.
Pasa den ostegunean, 3 urteko umeok Indautxu plazara udazkeneko ezaugarriak ikustera joan gara. zuhaitz desberdinak ikusi ditugu eta lurreko hostoak bildu ostean kulunketara hurbildu gara.
Asko gozatu eta primeran pasatu dugu!
Gaur goizez Arriaga antzokira hurbildu gara autobusez "El bosque de Grimm" izeneko ikuskizuna (testurik gabekoa, Maurice Ravelen musikaren bidez kontatua eta txotxongiloen zein proiekzioen bidez antzeztua) ikustera. Ipuin klasikoetan oinarrituriko bertsio honetan, pertsonaia batzuk ikusi ahal izan ditugu, hala nola Txanogorritxu, Erpurutxo, Errauskiñe, Igel Printzea,...
Ikusgarria benetan!
1 orria 7 orritik