5 urte: Udazkena parkean
Pasa den azaroak 22an, udazkenak gure ingurunean sortzen dituen aldaketak ikustera hurbildu ginen Casilda Iturrizar parkera. Honetan, zuhaitzak arretaz behatzen genituen bitartean hosto ezberdinak hartzen aritu ginen. Parketik ibilalditxoa egin ondoren ahateen urmaelera abiatu ginen eta gure zelai-koadernatxoan ikusi, ukitu, usaindu eta entzundako zerbait marraztu genuen. Hamaiketakoak bertan jan eta gero, haurrentzako gunera igo ginen lagunekin jolasteko.
Bai goiz ederra eta dibertigarria!