4 urte: Doña Casilda parkerako irteera
Gaur goizean, eguraldi ona egiten zuela aprobetxatuz, Doña Casilda parkera hurbildu gara oinez. Udazkena dela eta, hostoak jaso ditugu eta zuhaitz mota ezberdinak behatu ditugu. Ahateak ikusi ondoren, atseden txiki bat egin dugu hamaiketakoa jateko eta ura edateko. Eta goiza amaitzeko, kolunpioetara joan gara pixkat jolastera.