IRAKURKETA PLANA
Ikasturte honetan, IRAKURKETA PLANA eguneratzeko lanean aritu gara. Plan horren bidez, ulermena hobetu nahi dugu, eta ikasleek irakurketa gozamen pertsonalerako elementu gisa ezagut dezaten lortu.
Dokumentu honek hiru hezkuntza-etapetan irakurketaren inguruan egiten diren helburuak eta jarduerak jasotzen ditu.
Hiru ARDATZ nagusiren inguruan egituratzen da:
- Irakurtzen ikastea: Ikasleei irakurmen-trebetasunak eskuratzeko prozesu osoan laguntzea, deskodetzera eta ulermenera iristeko.
- Irakurtzeko ohitura: Gure ikasleei irakurle autonomoak izaten laguntzea, irakurtzea ez dela soilik teknika bat uler dezaten, baizik eta informazioa eskuratzeko, komunikatzeko eta gozatzeko modu bat.
- Ikasteko irakurri: Ikasleak hainbat formatutan testuak irakurtzeko gai diren irakurle trebe bihurtzeko begiradarekin, informazioa atzemanez eta haren mamia zein forma, modu kritikoan aztertuz.
Ikasturtean zehar, Irakurketa Plan honen inguruan egin ditugun jardueren berri jaso duzue. Orain, bildu ditugun irudietako batzuk aurkezten dizkizuegu.