IKASBIDEK MARTXOAREN 8A OSPATZEN DU

8 M, emakumearen nazioarteko eguna. IKASBIDEk berdintasunerako eta estereotipoak eta
genero-rolak ezabatzeko bidea eraiki nahi du. Horregatik, 8M ospatu dugu eta talde
guztiek jardueraren bat egin dute.
Ospakizuna, gainera, bat dator Pedro Povedaren asmo handienetako batekin, Teresiar
Erakundea sortu zuenean: emakumearen sustapena bultzatzea. Izan ere, jarraitzaile askok
oztopo sozialak hautsi zituzten eta garai hartan ohikoa ez zen unibertsitate-munduan sartu
ziren.
Gainera, 2014ko martxoaren 8an Angeles Galino hil zen. Dakizuenez, izana eman dio Erakunde
Teresiarrak sortu duen hezkuntza-fundazioari, laster ikastetxeen ardura hartuko duena.
Angeles Galino pedagogoa zen eta 1953an oposizio bidez katedra bat lortu zuen lehen
emakume espainiarra izan zen. Eredu bikaina!