Aldaketarako Foroa

Ekainaren 14an eta 15ean, DBHko 3. mailako ikasleek eta Ricardo Angulok Madrileko Veritas Institutuko Aldaketarako 2. Foroan parte hartu dugu. Aurten, “Bakearen kultura” izan da topaketaren gaia. Instituzio Teresiarreko 7 ikastetxeetako ikasleekin batera (Lehen Hezkuntzako 5. / 6. eta Bigarren Hezkuntzako 3. / 4.), manifestu bat egin dugu gure ingurune hurbilean bakea bultzatzeko asmoz, eta bakearen kultura eta haren balioak edozein tokitan zabaltzeko, konpromisoa hartu dugu. Igande goizean, Reina Sofía Museoa bisitatu genuen eta Picassoren Gernika ikusi genuen. Esperientzia bikaina izan da, errepikatzeko modukoa.

"Todos hemos de cooperar... aquí cada cual tiene su sitio, su deber, su responsabilidad..."

Pedro Poveda

Ikasbide Boletina

Idatzi zure posta elektronikoaren helbidea, gure berriak zure e-postan zuzenean jaso ditzazun: