Ikastetxeak hezkuntza-jardueraren barnean eskaintzen duen zerbitzua, 2 urtetik DBHko 4. mailara arte.
Eskola-Jangelatzat hartzen ditugu ikasleak goizean jarduera akademikoa bukatzen duenetik arratsaldean berriz hasi arte egiten diren jarduera guztiak. Hortaz, funtsean hiru aztura mota (elikadura, higienea eta bizikidetza) garatzen dituzten helburu batzuk lortu nahi dira.
Jangelako arduraduna: Consuelo San Miguel
Familientzako arreta-ordutegia
Aurretiko hitzordua eskatuz, bai harrera-lekuan, bai posta-elektroniko honen bidez: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko..
Helburuak
Elikadura azturarekin lotutakoak:
- Dieta orekatua ezagutu.
- Janariarekiko jarrera irekia garatu.
- Elikagaien garrantzia baloratu.
- "Denetik" jaten ikasi.
Higienearen azturarekin lotutakoak:
- Zaintza pertsonal egokia mantentzea: eskuak, soinekoa eta abar garbitu.
- Jangelako espazio fisikoa eta bere osagaiak zaindu.
- Mahai-tresnak ondo erabili.
Bizikidetzarekin lotutakoak:
- Mahaian gizalege-azturak garatu.
- Beste pertsona batzuk errespetatu.
- Programaturiko jardueretan parte hartu.
- Lan txikiak egitean erantzukidetasuna garatu.
Erabiltzaileak
Jangela egunero erabiliko duten ikasleek ohiko izaera edukiko dute. Jangelako prezioak, janaria ez ezik, jangelako begiraleen zerbitzua zein ikasleak artatzeko denbora ere barne hartzen ditu: jolas-jarduerak, liburutegia, patioko jolasak, lo-kuluxka eta abar, baita garbiketa-zerbitzua ere.
Ikastetxeari ahalik eta aurrerapen handienarekin jakinaraziko zaio jangelara ez joatea.Ustekabeak gertatzen direnean (gaixotasuna eta abar), Ikastetxera dei daiteke goizeko 8:00etatik 8:30era.
Ikasleek eskolak goizez bakarrik edukiko dituzten iraileko eta ekaineko asteetan, jangela EGONGO DA.
EZ DA JANGELARIK EGONGO oporrak hasten diren egunetan (Gabonak eta Uda). Egun horietan Ikastetxeak bere jarduera 13:00ean bukatuko du.
Haur Hezkuntzako ikasleek aldikako txosten bat jasoko dute.
Euren seme-alabari buruzko informazioa behar duten familiek jangelako arduradunarekin hitz egin ahal izango dute Ikastetxeko Harrera-Lekuan hitzordua eskatuta.
Jangelako zerbitzuak, erabiltzaile bakoitzari emango zaion ARAUDI bat dauka.
2024-2025 ikasturteko hiruhileko menuak
Elikagaien balorazioaren bitartez eskainitako datuak gutxi beherakoak dira eta bibliografia iturrietan oinarrituta daude, erreferentzia gisa 12 - 14 urte bitarteko adin talde bat hartu delarik. Eskolako menuak energia beharrizan osoaren %30 - 35 inguru izan beharko du. 12 - 14 urte bitarteko adin taldearentzako Energiaren Eguneko Gutxi Gorabeherako Kopurua 2500 kcal inguruan zenbatesten da. Gizabanako bakoitzaren elikagai baharrizanak handiagoak edo txikiagoak izan daitezke sexua, adina, jarduera fisikoaren maila eta beste faktore batzuen arabera.