Pedro Poveda eguna 2025
.jpg)
Joan den maiatzaren 5ean, astelehenan, Pedro Poveda fundatzailearen jaia pozez ospatu genuen. Eguna bere bizitza eta mezua gogorarazteari eskainitako "Egun on" batekin hasi zen. Karmengo elizan, hezkuntza komunitate osoa bildu ginen egun berezi hau ospatzeko.
Goizean zehar, IKASBIDEko ikasle guztiek elkarrekin lan egiteko aukera izan zuten, senidetzearen bidez. Denon artean sortu genuen San Pedro Povedaren bizitzari eskainitako museoa.
Arratsaldean, puzgarrien jarduera aurreikusita zegoen, baina ostegunera atzeratu zen eguraldiaren ondorioz. Oso jarduera dibertigarria eta berritzailea izan zen guztiontzat.







