LHko 5. maila: Barnetegiak Alkiza eta Seguran

Azaroaren 9tik 12-ra, Lehen Hezkuntzako bostgarren mailako ikasle eta irakasleek barnetegi batera egin zuten irteera. 5. A taldekoek Alkizan igaro zituzten egun horiek eta 5. B-koek aldiz, Seguran (biak Gipuzkoan).

Irteera honen helburua bikoitza zen, ikasleen arteko elkarkidetza eta harremanak sustatu nahi ziren, baina batez ere euskararen erabilera bultzatzea zen helburu nagusiena.

Nahiz eta eguraldi txarra izan, ikasleek esperientzia ezinhobea izan zuten egun hauetan. Euskara erabiltzen eta baloratzen ikasten zuten bitartean hainbat jolas eta ekintza egiteko aukera izan zuten. Gainera, egindako guztia mural handi batean agerian geratu zen (argazkiak, ikasleen esaldiak, lortu nahi zituzten helburuak...)

Alkizan “Kaxinta” ioloaren laguntzaz eta Seguran “Txaparro”-ren laguntzaz (barnetegien maskotak) Euskara askoz gehiago maitatzea lortu zuten.

"Todos hemos de cooperar... aquí cada cual tiene su sitio, su deber, su responsabilidad..."

Pedro Poveda

Ikasbide Boletina

Idatzi zure posta elektronikoaren helbidea, gure berriak zure e-postan zuzenean jaso ditzazun: