2024-2025 eskola materialak.
Colegio Ikasbide Ikastetxea
Ikastetxeko Hezkuntza Proiektutik ondorioztatzen diren planak zehaztea:
- IKT Plangintza:
Irakasleek, haien jarduneran, IKTak progresiboki erabiltzen jarraitzera bultzatu lan-metodologi birtualak jartzen Ikastetxeko Plan Digitalaren arabera.
- HIZKUNTZA PLANA
Helburu hauek ditugu:
1. Ikastetxearen barruan euskara komunikazio-hizkuntza gisa bultzatzen jarraitzea, haren erabilera beste esparru batzuetara eramaten saiatuz.
2. Oxford Test of English-en azterketa-zentro gisa egiten dugun lanarekin jarraitzea. Horrek, 23-24 ikasturtean, bere eskaintza C1 mailarekin handituko du.
3. Ingelesa sustatzea, gure hezkuntza-eskaintzari hizkuntza horretako irakasgai berriak gehituz.
4. Ikastetxeko Irakurketa Planaren bidez hizkuntza guztiak lantzea.
5. Ikastetxeko hizkuntza guztien tratamendu integratuan sakontzen jarraitzea.
- HEZKUNTZA PREMIA BEREZIAK
Desgaitasunekin lotutako Hezkuntza Premia Bereziak dituzten ikasleei ingurune inklusibobaten erantzuna eman.
Egoera kultural, pertsonal eta sozialen arabera , ikasle bakoitzari dagokion laguntza eman
- eta 2. DBHn PREE izango dute
- BARNEKOTASUN PLANA
Barnekotasun proiektu bat disenatu ikasle eta irakasleekin lantzeko. Ohiturak eta teknikak barneratu entzumena, enpatia,kontzientzia eta abar sustatzeko denon artean
- STEAM PROIEKTUA
STEAM hezkuntza zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika integratzen dituen hezkuntza da, arteekin eta humanitateekin lotuta. Beraz, proiektu hauei esker zientzia arlo desberdinak bultzatzen ditugu metodologia aktiboen bidez
Ikasbiden STEAM proiektu desberdinak egiten ari gara: Ortua, EkosiSteam eta aurten proiektu berri bat martxan jarriko dugu, Di61tek hain zuzen.
- AGENDA 2030 PROIEKTUA
Eskolako Agenda 2030 proiektua hezkuntza-ekimen bat da, eta Nazio Batuen 2030 Agendaren Garapen Iraunkorreko Helburuak eskola-ingurunean integratzea du helburu. Bere helburu nagusia ikasleak iraunkortasunaren, berdintasunaren, justizia sozialaren eta ingurumenaren babesaren garrantziaz kontzientziatzea da. 2030 Agenda eskola-eremuan ezartzearen bidez, ikasleek GJHak lortzeko parte-hartze aktiboa izan dezaten sustatu nahi da, gizartean aldaketa positiboa sustatuz.
- ELKARBIZITZA PROIEKTUA
2023-24 ikasturtean, Elkarbizitza Batzorde berri bat sortu da Ikasbiden, ikastetxeko bizikidetza hobetzeko eta sor daitezkeen elkarbizitza-arazoak konpontzeko.
Batzorde hau ikastetxeko bi irakaslek osatzen dute eta hauek proiektua gidatzen eta jarduera ugari diseinatzen ari dira, gatazken bitartekotza-estrategiak etapa desberdinetan lantzeko.
Gainera, Bigarren Hezkuntzan ikasleen bitartekotza-batzorde bat sortu da, zehazki hiru ikaslek gela bakoitzeko. Batzordea maiz bilduko da sortzen diren gatazkak konpontzeko eta sor daitezkeen arazoak aztertzeko.
- IRAKURKETA PLANA
IRAKURKETA PLANAREN bidez ulermena hobetu nahi dugu, eta ikasleek irakurketa gozamen pertsonaleko elementu gisa aurki dezaten lortzea.
Hiru ARDATZ nagusiren inguruan egituratzen da:
1. Irakurtzen ikastea:
Ikasleei irakurmen-trebetasunak eskuratzeko prozesu osoan laguntzea, deskodetzera eta ulermenera iristeko.
2. Irakurtzeko ohitura:
Gure ikasleei irakurle autonomoak izaten laguntzea, irakurtzea ez dela soilik teknika bat uler dezaten, baizik eta informazioa eskuratzeko, komunikatzeko eta gozatzeko modu bat.
3. Ikasteko irakurri:
Ikasleak hainbat formatutan testuak irakurtzeko gai diren irakurle trebe bihurtzeko begiradarekin, informazioa atzemanez eta haren mamia zein forma, modu kritikoan aztertuz.
Dokumentu honek hiru hezkuntza-etapetan irakurketaren inguruan proposatzen diren helburuak eta jarduerak jasotzen ditu.
HEZKUNTZA PROPOSAMENA 24-25 IKASTURTEA
"ESTIMATU JUSTIZIA BIZITZA BEZAINBESTE" (San Pedro Poveda)
JARDUTEKO ILDOAK:
- Ikasle kritikoak, sortzaileak, alaiak eta gizartearekin konprometituakprestatzea, pertsonaren hazkunde integrala laguntzen duen hezkuntza bultzatuz.
- Hezkuntza komunitate osoan gizatasun giro sakona, beti ere solidarioa eta kooperatiboa, bultzatzea, gure ingurua behatzeko eta errealitatearekin konprometitzeko, Nazareteko Jesus bezala.
- Santa Teresa de Jesús eguna: Urriak 15
- Euskararen Eguna: Abenduak 3
- Giza Eskubideen Eguna: Abenduak 10
- Gabonetako Meza: Abenduak 20
- Bakearen eskola-eguna: Urtarrilak 30
- Agate Deuna: Otsailak 4
- EDIT (DBH 1.): Otsailak 20tik 24ra (Bartzelona)
- Inauteriak (ospakizuna): Otsailak 28 (Haur eta Lehen Hezkuntzan).
- Emakumeen nazioarteko eguna: Martxoak 8
- Donejakue Bidea (DBH 4.): Apirilak 6tik 11ra
- Elkartasuna astea: Maiatzak 12tik 16ra
- Pedro Poveda eguna: Maiatzak 5
- Agenda 2030 astea: Ekainak 16tik 20ra
1 orria 4 orritik