Bakearen Eguna 2024

Aurten Ikasbidek Bakearen Eguna ospatu dugu. Guztiok elkartu gara elkarrekin
dantzatzeko eta DBHko 4. mailako ikasleek idatzitako manifestua entzuteko:

Gaur, urtarrilak 30, Indautxuko plazan Ikasbide familia, ikasle, irakasle, langile eta guraso
elkartu gara Bakearen Eguna ospatzeko. Zein da benetazko bakea? Nola lor dezakezu bake hori?

Klasean entzun dugun kantak dioenez, ʻkanpora kezka guztiak, alferrik dira harresiak hegoak
ditugunontzatʼ. Ospatzen gaituzten harresiak zeharkatzeko, ez dugu gauza handirik behar, ondo
inguratuta egotea baizik. Beraz, pertsonak dira gure hegoak, ilusioak dira gure hegoak, pasioak dira
gure hegoak eta horrek bultzatzen gaitu pozik eta bakean bizitzera.

Heldu orain eskutik ta goazen bakea mundura zabaltzen

"Todos hemos de cooperar... aquí cada cual tiene su sitio, su deber, su responsabilidad..."

Pedro Poveda

Ikasbide Boletina

Idatzi zure posta elektronikoaren helbidea, gure berriak zure e-postan zuzenean jaso ditzazun: