Ongi etorri 2024-2025 ikasturtea!
Familia horiek:
Udako oporrak familian atseden hartzeko eta gozatzeko unea izana espero dut.
Gaur 2024-2025 ikasturtea hasiko da. Ikasturte berri honetan, aurreko ikasturtean abian jarri genituen ildo batzuekin jarraituko dugu: programazioak berritzea, LOMLOEk ezartzen dituen gaitasunak erreferentziatzat hartuta; eredu eleaniztunarekin jarraitzea; ordu luzapeneko saioetako edukia berritzea; bizikidetzaren tratamenduari garrantzia ematea, betiere prebentzioan oinarrituta... Beti bezala, gure ikasleentzako onena bilatzen jarraituko dugu, gure lanaren ardatza baitira.
Ohi bezala, Instituzio Teresiarraren beste ikastetxeekin partekatuko dugu leloa: BIDEratu begirada! Justizia balio unibertsala da, batez ere tentsio eta gatazka garai hauetan. Pedro Povedaren ustez, justizia Jesusekiko topaketan oinarritzen da, gure barrua eraldatzen duena, jokatzera ausartu gaitezen, mundu justuago eta berdinzaleago bat eraikitzera. Esaten zuen:
"Estimatu justizia bizitza bezainbeste"
Eta beste ikastetxeetan bezala Angeles Galinoren figura ezagutzera emango dugu, laster parte izango garen Hezkuntza Fundazioari izena ematen diona. Berak ere pertsonen duintasuna sustatzearen alde borrokatu zuen, hezkuntzaren bidez mundu justuago bat eraikitzeko, Pedro Povedaren "Ideia Onarekin" jarraituz.
Ikastute berezia izango da ere, Instituzio Teresiarrak Bilbon duen presentzia hezitzailearen mendeurrena ospatuko baitugu. Laster, ilusioz prestatu ditugun ekitaldi guztien berri emango dizuegu, data hori gogoratzeko eta gure hirian hezkuntza arloan Instituzioak egindako lan garrantzitsua nabarmentzeko.
Ikasturte honetarako onena opa dizuet, hori lortzeko guztiok lankidetzan aritu behar dugula jakinda, talde gisa egiten baitugu lan.
Agur bero bat,
Blanca López Arbeloa, Zuzendaria