100 urte Bilbon hezkuntza eraldatzen
Bilboko Instituzio Teresiarraren lagun agurgarriak:
Pozten gaitu jakinarazteak Instituzio Teresiarra Bilbon izan duen presentzia hezitzailearen mendeurrena ospatzen ari dela, 100 urte gure hirian hezkuntza eraldatzailearen aldeko apustua egiten. 1924ko urriaren 1ean Campo Volantin pasealekuko irakasleen prestakuntzarako akademia batekin hasi zuen bere jarduera. Gaur egun, Ikasbide Ikastetxean eta InteRed GKEan ikus daiteke 100 urteko etengabeko presentzia.
Eta honek merezi du ospatzea. Prestatu ditugun ekitaldien egitaraua zuekin partekatzen dugu. Gonbidatuta zaudete, era batera edo bestera, Instituzio Teresiarra familiako kide zaretelako.
Zuen parte-hartzea espero dugu.
Agur bero bat,
Blanca López Arbeloa, zuzendaria, Mendeurreneko Batzordearen izenean