Udazkenean egindako irteera.
Colegio Ikasbide Ikastetxea
Ikasturte honetan elkarlanean arituko garen INTEREDen proiektua aurkeztu nahi dizugu.
MUDHA (Dominikar eta Haitiar Emakumeen Mugimendua) Proiektua
MUDHA, dominikar eta haitiar emakumeek osaturiko gobernuz kanpoko erakundea da. Garapen demokratikoa, bidezkoa, solidarioa eta jasangarria eta Giza Eskubideen errespetua sustatzen ditu. Genero- eta etnia-ikuspegi batetik lan egiten du, kulturartekotasuna aintzat hartzen du eta Dominikar Errepublikako azukre-“batey”etako emakumeez eta umeez arduratzen da batik bat. Orain dela 20 urte inguru ekin zion lanari, arbaso haitiarrak dituzten emakumeei laguntzeko eta lagun egiteko, eta familia-bizitzan eragin handia izan zuen. Hortik aurrera, herritar guztiei laguntzen hasi ziren, oso pobreak direlako eta oinarrizko giza eskubideak urratzen zaizkielako.
Testuingurua: “batey”ak
Mende bat baino gehiagoz, azukre-industria izan zen Dominikar Errepublikako jarduera ekonomiko nagusia eta laneskua Haititik ekartzen zen. Ondorioz, haitiarren migrazio-fluxu handiak izan ziren ordutik hona. Emigratzaile haitiar horien komunitateek osatzen dituzte “batey”ak. Dominikar Errepublikako “batey”etan lan egiten dutenek, sekulako pobreziaren adierazle guztiak biltzen dituzte: soldata txiki-txikiko kolokako enpleguak; analfabetismo-maila handia; eskolatze-tasa txikia; baldintza negargarriak dituzten etxebizitzak, zeinetan pilatuta bizi izaten diren; elikadura kaskarra eta desnutrizioa; gaixotasun endemikoak eta osasun-zerbitzurik ez izatea, edota legezko agiririk ez izatea.
Hauek dira proiektu honen helburuak
- Dominikar eta haitiar emakumea bere eskubideez jabearaztea, bere nortasuna sustatzea (hezkuntza- eta kultura-programen bidez) eta esplotazio ekonomikoaren eta desberdintasun sozialaren aurkako borrokan bere ondoan egotea.
- Afrikar/haitiar eta dominikar kulturen ikerketan sakontzea, nortasun-ezaugarriak berreskuratzeko.
- Matxismoaren jatorriak aztertzea, matxismoaz jabearaztea eta konponbideak bilatzea.
- Dominikar/haitiar emakumea prestatzea (hitzaldien edo tailerren bidez, besteak beste).
- Genero-ekitatearen alde lan egiten duten erakundeekin lankidetza- eta elkartasun-loturak sortzea, bertan nahiz munduko gainerako herrialdeetan.
Gaur egun, proiektu hau 3 lan-programa hauen bidez gauzatzen ari da:
a) Hezkuntza Programa.
- Hezkuntza formala: hasierako maila, oinarrizko mailako 3. mailara arte.
- Hezkuntza ez-formala: nerabeekin, gazte biderkatzaileekin eta sustatzaile komunitarioekin lan egiten da, antolaketari, parte-hartzeari eta jabekuntza pertsonalari eta kolektiboari lehentasuna ematen dion metodologia batekin, herritar horien bizi-kalitatea hobetzearren.
- Emakumeen prestakuntza teknikoa/bokazionala: eskulangintza- eta joskintza-tailerren bidez.
- Eskolari laguntzeko komunitatea antolatzea.
b) Osasun Programa.
- Osasun sexuala eta ugaltze-osasuna. Sexu-transmisioko gaixotasunen (STG) eta VIH/HIESaren prebentzioa.
- Ingurumena zaintzea.
- Familia barruko indarkeriari aurka egitea.
- Medikuntza Sendagarria: kontsulta orokorra eta operatibo medikoak. Ordezko Medikuntza.
c) Giza Baliabideei eta Lege Laguntzari buruzko Programa.
- Etorkinak giza eskubideetan trebatzea eta horiei buruzko informazioa ematea.
- Giza eskubideen urratze-kasuetan legezko laguntza eta aholkua ematea.
- Arbaso haitiarrak dituzten dominikarren naziokotasun-eskubideari buruzko nazioko eta nazioarteko sentsibilizazio-kanpaina.
- Arbaso haitiarrak dituzten umeen dokumentazioa.
- Giza Eskubideen Nazioarteko Erakundeen aurrean esku hartzea.
Proiektu hau, Giza Eskubideen Eguna eta Bakearen Eguna ospatzeko jardueretan nahiz Elkartasun Jardunaldietan landuko da ikasleekin ikasturtean zehar.
Pastoraltza Batzordea, jarduera horiek antolatu eta prestatzen dituena, hauek osatzen dute: Mª Sol Álvarez (Bilboko InteRed Batzordea), Inmaculada Martínez (Haur Hezkuntza), Maribel González (Lehen Hezkuntza), Joana Santisteban (Bigarren Hezkuntza) eta Pastoraltza Taldea.
Lehenengo jakinarazpena da hau. Ikasturtean zehar jardueren berri emango dizuegu, baita ikasleekin batera prestatuko ditugun Elkartasun Jardunaldien berri ere. Aldi berean, jarduera eta jardunaldi horietan parte hartzea eskatzen dizuegu. Geroago zehaztu egingo ditugu.
2009 Donejakue bideko argazkiak.
2009ko EDITeko argazkiak Valentzian.
220 orria 228 orritik