Colegio Ikasbide Ikastetxea

Jangela egunero erabiliko duten ikasleek “Ohiko izaera edukiko dute. Jangelako prezioak, janaria ez ezik, jangelako begiraleen zerbitzua zein ikasleak artatzeko denbora ere barne hartzen ditu: jolas-jarduerak, liburutegia, patioko jolasak, lo-kuluxka eta abar, baita garbiketa-zerbitzua ere.

Normalean jangela erabiltzen ez duten ikasleek, egun batzuetan erabili ahal izango dute aldez aurretik Ikastetxeko Harrera-Lekuan eskatuta eta ordainduta.

Ikastetxeari ahalik eta aurrerapen handienarekin jakinaraziko zaio jangelara ez joatea. Ustekabeak gertatzen direnean (gaixotasuna eta abar), Ikastetxera dei daiteke goizeko 8:00etatik 8:30era.

Irailari dagokion lehen jangela-ordainagiria urrian pasako da. Beraz, ekainean bi ordainagiri egongo dira: ekainaren 1ekoa maiatzekoa izango da eta ekainaren 24 ingurukoa ekainari berari dagokiona.

Ikasleek eskolak  goizez bakarrik edukiko dituzten iraileko eta ekaineko asteetan, jangela EGONGO DA.

EZ DA JANGELARIK EGONGO oporrak hasten diren egunetan (Gabonak, Aste Santua eta Uda). Egun horietan Ikastetxeak bere jarduera 13:00ean bukatuko du.

Haur Hezkuntzako ikasleek aldikako txosten bat jasoko dute.

Euren seme-alabari buruzko informazioa behar duten familiek jangelako arduradunarekin hitz egin ahal izango dute Ikastetxeko Harrera-Lekuan hitzordua eskatuta.

Jangelako zerbitzuak, erabiltzaile bakoitzari emango zaion ARAUDI bat dauka.

  • Santa Teresa de Jesús eguna: Urriak 15
  • Euskararen Eguna: Abenduak 3
  • Giza Eskubideen Eguna:  Abenduak 10
  • Gabonetako Meza:  Abenduak 20
  • Bakearen eskola-eguna: Urtarrilak 30
  • Agate Deuna: Otsailak 4
  • EDIT (DBH 1.): Otsailak 20tik 24ra (Bartzelona)
  • Inauteriak (ospakizuna): Otsailak 28 (Haur eta Lehen Hezkuntzan).
  • Emakumeen nazioarteko eguna: Martxoak 8
  • Donejakue Bidea (DBH 4.): Apirilak 6tik 11ra
  • Elkartasuna astea: Maiatzak 12tik 16ra
  • Pedro Poveda eguna:  Maiatzak 5
  • Agenda 2030 astea:  Ekainak 16tik 20ra

"Todos hemos de cooperar... aquí cada cual tiene su sitio, su deber, su responsabilidad..."

Pedro Poveda

Ikasbide Boletina

Idatzi zure posta elektronikoaren helbidea, gure berriak zure e-postan zuzenean jaso ditzazun: